Zure kontuan sartu:


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

Frutategia

Erosketa ORAIN erosoagoa BM Txartela
Frutategia

Freskotasun bermea

Bitartekaririk gabe, nekazari eta ekoizleekin zuzenean lan egiten dugu, freskotasun eta kalitate handiena bermatzeko. Produktuak heltze-unerik egokienean aukeratzen ditugu, etxera eramaten dituzunean kontsumitzeko une onenean izan ditzazun.

Zuzenean ekoizleekin lan egiten dugunez, baratzetik zure etxera iristen deneko denbora laburragoa da, 24 ordu baino gutxiagokoa.

Goza ezazu fruta berezien gure aukera zabalaz, hala nola, mugurdiak, gereziak, marrubiak, masustak, ahabiak, andere-mahatsak, mangoak, ahuakateak…

 

Jatorri-bermea

Ekoizpen-zona onenak aukeratzen ditugu beti: Valentziako laranjak, Calandako mertxikak, Gernikako piperrak…

 



Fruta sailean Fruta Selecta gure marka aurkitu ahal izango duzu, jatorria, kalitatea eta heltze-puntu egokiena bermatzen dizuna.

 

Produktu ekologikoen alde

Ingurumenarekiko erabateko kontzientzia dugu. Horregatik, produktu ekologikoaren aldeko apustua egiten dugu: laborantzan pestizidarik eta produktu kimikorik erabiltzen ez dituzten kalitate goreneko fruta eta barazkiak. Horrela, produktu ekologikoen aukera handiena aurkitu ahal izango duzu beti: Konferentzia Madariak, Patatak, Laranjak, Limoiak, Golden eta Royal Gala Sagarrak, Bananak, Kuiatxoak, Lekak, Porruak, Tomateak, Azenarioak, Baratxuriak, Tipulak, Kiwiak eta Marrubiak.