Sasoiko produktua
Kruziferoen sasoia: azalorea, kalea, brokolia... eta deskubritzea merezi duten beste batzuk
Negua da ortuari hauen sasoia. Kruziferoak —erresistenteak, goxoak eta oso moldakorrak— protagonista ditugu berriro gisatu, salteatu eta labeko plateretan. Brokoli edo azalore klasikoaz harago, barietate aukera zabala dago, hilabete hotzetan birdeskubritzea merezi dutenak.
Zer dira kruziferoak eta zergatik dira horren interesgarriak?
Kruziferoak —azaren familiako barazki ere deitzen zaie— duten zuntz, bitamina (C, K eta folatoak) eta antioxidatzaileengatik (glukosinolatoak kasu) nabarmentzen dira. Osagai horiek osasunerako onurekin lotuta daude, dieta orekatu baten barruan eskuarki kontsumitzen direnean.
Gainera, barazki asegarriak eta kaloria gutxikoak dira; horri esker, negurako aliatu perfektuak dira: plater biribil eta beroak prestatzeko aukera ematen dute, errezeta astunetara jo beharrik gabe.
Brokolitik harago: probatzea merezi duten neguko kruziferoak
Ezagunenez gain –hala nola azalorea, brokolia eta ‘kale’-a, negua sasoi aproposa da horren ohikoak ez diren beste kruzifero batzuk dastatzeko:
- Azaburu leuna edo aza: potaje eta gisatu tradizionaletarako ideala.
- Bruselazak:, txikiak, baina zapore bizikoak, labean prestatzeko perfektuak.
- Pak choi: asko erabiltzen da asiar sukaldaritzan, eta oso arina eta salteatzeko erraza da.
- Azagorria: duen kolore more bereizgarriarekin, antioxidatzaile ugari du.
- Romanescu: deigarria bezain zapore suabekoa.
- Mokodun aza: beste aza batzuk baino samurragoa eta gozoagoa.
- Aza kizkurra, arbi-aza edo arbi-garak: ohikoak dira eskualde-errezetetan eta sasoiko errezetetan.
Guztiek dute nutrizio-profil interesgarria, eta ondo egokitzen dira eguneroko errezeta errazetara.
Nola kozinatu, erakargarriak izan daitezen
Duten ospe txarraren arrazoietako bat usaina areagotu eta testura hondatzen dieten egosketa luzeak dira. Hobeto kozinatzeak erabat aldatuko digu esperientzia.
Irakite luzeak saihesteak, labearen aldeko apustua egiteak, lurrunetan al dente kozinatzeak edo salteatu azkarren zaporea eta mantenugaiak kontserbatzen laguntzen dute. Espeziekin, fruitu lehorrekin, jogurtarekin edo saltsa suabeekin konbinatzen baditugu, askoz erakargarriagoak izango dira familia guztiarentzat.
Adibide ona da honako errezeta hau: azalore eta brokoli gratinatua, krema-saltsarekin eta mostazarekin; erraza, goxoa eta barazki hauen inguruan askotan dagoen irudi aspergarri horretatik urrun dagoena.
Pixkanaka barazki horiek sartzen joaten bagara eta bestelako errezetak egiten baditugu, areagotu egingo da haien presentzia asteko menuan. Eta zuri gauzak errazte alde, BM Supermerkatuetan sasoiko, kalitatezko eta gertuko barazki freskoak aurkituko dituzu, neguan ematen digun onena sukaldean hobeto aprobetxatzeko idealak.
Zein da zure kruzifero gustukoena eta zein nahi duzu probatzea aurtengo neguan? Konta iezaguzu Facebooken, X, Instagramen edo TikToken.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.