Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Azalorea: Elikagarria eta goxo-goxoa (usain oso goxoa ez duen arren)

Baliteke azalorea ez egotea prestatzerako orduan usainarengatik erakartzen zaituzten elikagaien zerrendan. Hain zuzen ere, horixe da ortuari honek dituen eragozpen gutxietako bat, izan ere, dituen nutrizio-ezaugarriek eta zapore suabeak soberan konpentsatzen dute sukaldea aireztatu behar izatea.

Konponbide erraza du usainaren arazoak eta, batez ere, egosteko denboraren araberakoa da. Zenbat eta denbora gehiago, orduan eta usain handiagoa. Egosterakoan erreakzionatu eta sulfuro modura (azido sulfhidrikoa) liberatzen diren osagai batzuen eragina da usain hori (sulforafanoa kasu; brokoliak ere badu). Substantzia horien emisioa bikoiztu egiten da egosten hasi eta 6 minututik aurrera.

Azalorearen usaina murrizteko beste truku batzuk dira egosteko urari esne-, ozpin edo limoi-zurrustatxo bat edo sodio bikarbonatoa botatzea. Zatitutako patata batekin edo sagar berde batekin egostea da beste aukera bat. Azkenik, lurrunetan –ur beroarekiko kontaktua saihesteko– edo mikrouhin-labean (ontzi apropos batean) prestatzen badugu, usaina saihestuko dugu neurri batean.

Azalorearen ezaugarriak eta erabilerak

Urte osoan aurki dezakegun arren, neguko ohiko barazkia da azalorea. Irailetik urtarrilera artekoa da azalorea kontsumitzeko sasoirik onena. Zuria, berdea edo morea izan daiteke, besteak beste, zati jangarria –infloreszentzia–, espeziearen eta sasoiaren arabera.

Urez dago osatuta, batez ere, azalorea. Karbohidrato eta lipido kopuru txikia du, eta zuntz eta bitamina kopuru handia; horrela, bada, jaki aproposa da dieta hipokalorikoetarako.  B taldeko bitaminak, K bitamina eta, batez ere, C bitamina ditu (100 gramo azalorek eguneko gomendatutako C bitamina kopuruaren % 50 du). Gainera, potasio- eta sodio-iturri garrantzitsua da.

Oso esker oneko barazkia da sukaldean ere. Azalorea plater soil, osasungarri eta orijinal baten erabateko protagonista izan daiteke, edo saltsa bat edo ukitu bereziko garnizio bat egiteko balio diezaguke. Funtsezkoena da azalorea gehiegi ez egostea, dituen mantenugaiak, testura eta zaporea ez galtzeko.

Azalorea erosterakoan, aukera ezazu masa trinkoena duena eta orbanik ez duena. Hozkailuan kontserba dezakezu (10 bat egunez), edo galdarraztatu eta izoztu egin dezakezu (12 hilabetez gehienez), aurrerago zure errezetetan erabiltzeko.