Aholkuak
Fibremaxxing: zuntza garrantzitsua dela gogorarazten digun joera
Sare sozialetan fitnessarekin edo nutrizioarekin lotutako profiletan nabigatzen baduzu, ezaguna egingo zaizu fibremaxxing hitza. Ez da mirarizko beste dieta bat, baizik eta nutrizionistak aspalditik esaten ari direna gogorarazten duen joera bat, hots, zuntza gure elikaduran behin eta berriz ahazten dugun elementua dela.
Zer da Fibremaxxinga eta zergatik dago boladan?
Kontzeptua sinplea da: zuntza modu kontzientean maximizatzea gure dietan. Ikuspegi proaktiboan dago berritasuna; izan ere, ez da mugatzen “zuntz pixka bat jatera”, baizik eta modu estrategikoan sartzera otordu bakoitzean, egunero hartzen dugun kantitatea maila optimoetara eramanez.
Eta, egia esan, gehienok ez ditugu hartzen, adituek gomendatzen duten bezala, egunean 25-30 gramo. Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) honako balio osasungarri hauek ezartzen ditu:
- 25 g egunean emakume helduentzako
- 38 g egunean gizon helduentzako
Azken batean, helburu horiek lortzeko, beharrezkoa da zuntza gosarian, bazkarian eta afarian presente egon dadin ziurtatzea.
BM Supermerkatuetan aurkituko dituzun zuntzdun elikagaien top-a
- Lekaleak: Dilistak, txitxirioak eta babarrunak benetako altxorrak dira (8-10 bat gramo 100 gramo bakoitzeko).
- Ogi integrala: Iturri eskuragarria eta egunerokoa (100 gramo bakoitzeko 7 bat gramo zuntz).
- Fruitu lehorrak: Arbendolak eta intxaurrak (12-15 gramo 100 gramo bakoitzeko)
- Haziak: Txia eta lihoa (30 gramo baino gehiago 100 gramo bakoitzeko)
Ohartu ere egin gabe zuntz gehiago hartzeko hiru modu erraz
- Gosaria: Gehitu koilarakada bat olo-zahi zure jogurtari.
- Hamarretakoa: Ogi zuriaren ordez, erabili integrala zure ogitartekoetarako.
- Afaria: Gauero, jan bi kolore ezberdinetako barazkiak.
Beste aurpegia: Arriskuren bat al du zuntz gehiegi hartzeak?
Babes zientifiko sendoa duen arren, bat-batean zuntz gehiago hartzen hasteak digestio-arazoak eragin ditzake, batez ere gorputza ohituta ez baldin badago. Ezagunak dira ondorio kaltegarriak: haizeak, sabela puztea, kolikoak eta, paradoxikoa den arren, baita idorreria edo beherakoa ere.
Arazo horiek saihesteko, garrantzitsua da zuntz kantitatea pixkanaka handitzea, eta behar beste ur edatea (egunean 1,5-2 litro). Behar beste likido edaten ez badugu, zuntza trinkotu egin daiteke eta hesteetako buxadura eragin.
Orduan, osasungarria al da? Beste ‘moda’ iragankor batzuk ez bezala, fibremaxxinga zentzuzko ikuspegi nutrizionala da, ebidentzian oinarritutakoa, eta heste-igarotzea hobetzen du, odoleko azukrea erregulatu eta asetasuna areagotu.
Hala ere, dietan egiten den beste edozein aldaketatan bezala, gauzak neurrian eta pixkanaka egitea eta profesional bati kontsultatzea dira arrakasta izateko bermerik onena.
Ezagutzen al zenuen joera hau? Konta iezaguzu Facebooken, Twitterren, Instagramen edo TikTok-en.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.