Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktuak

Neguko barazkiak

Negu hotza iritsi da baratzeetara ere, eta dotore ageri dira urte-sasoi honetan bakarrik ikusten ditugun barazkiz jantzita. Azak, zerbak, ziazerbak... eta sasoiko beste barazki ugari eskaintzen dizkigu neguak; horietako asko, gainera, oraintxe, urtarrilean, egoten dira kontsumitzeko unerik egokienean. Beraz, har itzazu gogoan hemen esango dizkizugunak, erosketarik egokiena egin dezazun.

Barazki kruziferoak:

Kruziferoak dira neguko barazki nagusiak. Azalorea, brokolia, Bruselako azak, aza... horiexek dira gure supermerkatuen zati handi bat hartzen dutenak.

Oso elikagarriak izateagatik eta osasunari dakarzkioten onurengatik dira ezagunak.

Azaloreak eta brokoliak, esaterako, zuntz, kaltzio eta magnesio asko dute; aza, berriz, ur eta potasio ugari izateagatik nabarmentzen da, oso diuretikoa da eta organismoa garbitzeko ezin hobea.

Ziazerbak (espinakak):

Izozteko oso egokia den arren, oraintxe aprobetxatu behar dugu ziazerba freskoak kontsumitzeko. Kenopodiazeoen familiakoa da eta proteina asko izateagatik nabarmentzen da, beste edozein barazkik baino askoz proteina gehiago baitauka.

Zerbak:

Zerba ere Kenopodiazeoen familiako hostodun barazkia da. Hala ere, ez dauka ziazerbak adina karbohidrato eta proteina, ez da horren energetikoa.Bestelako bertute ugari dauka, baina, izan ere, aberatsa da folatetan; gure gorputzari zelula berriak sortzen laguntzen dieten bitaminak dirafolatoak.

Arbi-apioa:

Arbi-apioa apioaren oso antzerako aroma eta zaporea dituen tuberkulua da. Ez da horrenbeste erabiltzen, baina oso osagai egokia da gisatuak, pureak edo zopak egiteko.

Arbiak:

Aurrez aipatutako kruziferoen familiakoa da arbia eta hilabete hotz hauetan egoten dira gozoenak; gainera, asko irauten dute hondatu gabe, 3 aste ere bai, hozkailuan gordez gero. Gordinik kontsumi ditzakezu entsaladan edo snackbezala; baita prestatuta ere, zopan edo purean.

Eskarola:

Normalean, entsaladan ikusi ohi dugu, baina, bestela ere presta dezakegu. Eskarola ere neguko landare tipikoa da, gure mahaietan falta behar ez dena.

Orain bai, osatu al duzu zure erosketa-zerrenda? Bada, orain, erosketako saskia barazkiz betetzeko ordua da.