Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Mugitu zaitez

Fit oporrak: kirola ez dirudien kirola

Oporrak deskonektatzeko dira, baina ez egun osoa hamakatik mugitu gabe egoteko. Udako denbora librean modu erregularrean kirola egitea bikaina da. Baina errutina bati eusteko, batzuetan, familiarteko dibertsio- eta atseden-minutuak sakrifikatu behar dira.

Oporretan aktibo mantentzeko gakoa da, logelan burpee-ak egiteko edo hoteleko gimnasioan zenbait ordu pasatzeko goizeko seietan jaikitzea ez ezik (nahiz eta ondo dagoen hori ere, hala erabakitzen baduzu), kirola egunerokotasunean txertatzea, modu oso naturalean, horren modu naturalean ezen ohartu ere ez baitzara egingo kaloriak erretzen ari zarela.

Ez iezaiozu kirola deitu (kirola izanda ere)

Zintzotasunez hitz egiten badugu, “kirola” hitzak obligaziozko zerbait dirudi, batez ere oporretan baldin bagaude. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, jarduera fisikoa da “eskeletoko muskuluek eragindako gorputz-mugimendu oro, energia-kontsumoa behar duena”, eta hor sartzen dira paseo bat zein hondarretan haurrekin jolastea.

Hondartzan baldin bazaude, kirol mota jakinen bat egin dezakezu, hala nola urpekaritza edo itsasertzean korrika egitea. Mendia aukeratu baduzu, xenda-ibilbide bat egin dezakezu… Plan paregabeak dira!, izan ere, jarduera horiexek dira oporretan gehien gozarazten digutenak.

30 minutuko zure plana, edozein dela ere zure opor-lekua

Helduon kasuan, astean 150-300 minutuz egin beharko genuke jarduera fisiko neurritsua; hau da, egunean 30 bat minutuz. Eta minutu horiek osatu ditzakegu esploratuz, jolas eginez, dantza eginez edo, besterik gabe, abenturak biziz...

  • Hondartzan: Itsasertzean ordu erdiz oinez ibiltzeak 100 kcal erretzen ditu. Horrekin batera, jolas ezazu palekin, boley edo, besterik gabe, igeri egin ezazu, eta entrenamendu konpletoa izango duzu. Trukoa: ura orkatiletaraino iristen zaizula oinez ibiltzen bazara, areagotu egingo da erresistentzia, eta kaloria gehiago erreko duzu.
  • Hirian: Hiri-xendazaletasuna da turismo aktiboaren izarra. Kalez kale ibiltzea, monumentuak, begiratokiak, azokak eta auzo bereziak esploratzea... Hainbat interes-gune lotzen dituen ibilbideak sasoian mantenduko zaitu, leku harrigarriak ezagutzen dituzun bitartean. Plantea ezazu erronka gisa: “Egunean 10.000 urrats ........ (sartu hemen zure opor-lekua) ezagutzen duzun bitartean”.
  • Zure ostatuan: Hoteleko balkoitxo hori zure yoga-gune pertsonal bihur daiteke. Goizero, egunsentian, luzaketa-ariketen errutina bat edo arratsean erlaxazio-saio bat egiteak hobetu egingo du (eta asko, ziur gaude horretaz) zure oporretako esperientzia.

Ohartu ere egin gabe kaloriak erretzen dituzten beste jarduera batzuk

Oporretan, aisialdiko jarduera asko mozorrotutako entrenamendua dira. Herriko jaietan edo hoteleko diskotekan dantza eginda, esaterako, orduko 200 kcal erre ditzakezu, intentsitatearen eta erritmoaren arabera, kardioa egiten ari zarela sentitu gabe.

Haurrekin bidaiatzen baduzu, hondarrezko gazteluak eraikitzea plan dibertigarria da, eta besoak eta bizkarra aktibatzen ditu gainera. Uretako pedaletan ibiltzea eta snorkel-a egitea ere aukera bikainak dira, uraz gozatzen duzun bitartean zangoak mugitzeko eta suspertzeko. Paddle surf-ak gorputz-enborra eta oreka lantzen ditu eta, zerbait dinamikoagoa bilatzen baduzu, kayakak lan aerobikoa gehitzen du (45 minutuz arraunean egiteak 250 kilokaloria inguruko esfortzu aerobikoa eskatzen du).

Bizikleta-ibilaldiak egiteko ere aprobetxa dezakezu zure opor-lekua. Kanpin batean edo landa-ingurunean ostatu hartzen baduzu, inguruko bideak esploratzeko modu bikaina da, koadrizepsak eta ipurmasailak indartzen dituzun bitartean.

Zurekin datozen, baina estresik eragiten ez duten ohitura osasungarriak

Ideia sinplea da: dena da onuragarria. Baita zure ohitura osasungarriak “oporretara eramatea” ere. Etxetik kanpo egon arren, saia zaitez otordu-ordutegi erregularrak mantentzen eta plater fresko eta arinak aukeratzen. Hondartzara edo mendira joaten bazara, eraman itzazu snack osasungarriak, fruitu lehorrak eta sasoiko frutak, esaterako. Egin begiratu bat udako elikadura osasungarriari buruzko gida honi.

Oporretan aktibo egoteak ez du sakrifizio bat izan beharrik. Sormen pixka batekin, entrenatzen ari zaren sentsaziorik gabe mugitu zaitezke, zeure burua zaindu eta topera gozatu. Gogoan izan: oporretan, gozatzen duzun hura da ariketarik onena. 

Zein da udan sasoian mantentzeko zure errutina? Konta iezaguzu FacebookenTwitterrenInstagramen edo TikTok-en.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.