Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Mugi zaitez

Estresa murrizteko yogako oinarrizko bost jarrera

Ehunka urte dituen antzinako diziplina da Yoga, burua, arima eta gorputza konektatzen saiatzen dena. Gomendagarria da, batez ere lasaitasuna, haien gorputza eta burua konektatzea eta estresa murriztu ahal izatea bilatzen dutenentzako.

Post honetan, oinarrizko bost jarrera erraz erakutsiko dizkizugu, buruaren oreka zein oreka fisikoa aurki ditzazun. Ariketak lasaiago eta erosoago egin ahal izateko, estera bat erabiltzea gomendatzen dizugu.

Estresa murrizteko yogako oinarrizko bost jarrera:

  • Savasana (Hilotz jarrera): Jarrera horrekin, erlaxatu egin ahal izango zara, meditatu, zure burua lasaitu eta estresa murriztu ahal izango duzu. Etzan zaitez ahoz gora, eta ziurtatu gorputz-enborra zuzen duzula. Hartu eta bota arnasa sudurretik sakon, argitu zure burua, eta jarraitu jarrera horretan gutxienez bost minutuz.
  • Vrikshasana (zuhaitza): Jarrera horrekin, zure burua eta oreka probatuko dituzu. Pixkanaka, zure zangoetako bat beste belaunerantz igotzen joan behar zara, pisu guztia harengan sustengatuta utziz. Azkenik, altxatu besoak gora, eta egon zaitez jarrera horretan 30 segundoz edo minutu batez. Zure gorputzaren eta buruaren koordinazioa hobetzen lagunduko dizu.
  • Adho Mukha (Txakurra ahoz behera):Yogako jarrerarik ezagunenetakoa da.  Etzan zaitez ahoz behera, zangoak aldaken zabaleran bereizita. Bermatu eskuak irmo, saihetsen altueran. Har ezazu arnasa besoak luzatzen dituzun eta gorputza (gorputz-enborra eta pelbisa) gorantz jasotzen duzun bitartean, oinbularrak bakarrik utziz bermatuta. Insomnioa edo akidura arindu diezazkizuke.
  • Balasana (Haurraren jarrera):  Buruko mina eta estresa arindu diezazuke jarrera horrek, baita bizkarraren beheko aldeko mina ere, gerrialdekoa zehazki.Belaunika zaitez, eta eseri orpoen gainean. Makur zaitez aurrerantz, mantendu ipurmasailak orpoen gainean, eta bermatu bekokia lurrean. Mugitu besoak, zangoen ondoan gera daitezen, esku-ahurrak gorantz begira.
  • Sukhasana:  Eser zaitez lurrean zangoak gurutzatuta, bizkarra zuzen duzula. Hartu eta bota arnasa sudurretik, eta argitu zure burua. Era horretako jarrerak lagungarriak dira, batez ere estres-maila murrizteko, burua argitzeko eta erabateko erlaxazio-egoera lortzeko.

 

Animatzen al zara jarrera horiek praktikan jartzera?