
Mugitu zaitez
Xendazaletasuna udaberrian: nola atera etekinik handiena
Udaberria da aukera gehien eskaintzen diguten urtaroetako bat. Egunak luzatu egiten dira, tenperaturak atseginak dira eta natura bete-betean dago, eta horrek guztiak ibiltzera eta aire zabalaz gozatzera gonbidatzen gaitu. Dela zure osasun fisikoa hobetzeko, dela errutinatik deskonektatzeko, udaberrian ibiltzera irtetea udaberriak eskaintzen digun guztia aprobetxatzeko aitzakia ezin hobea da.
Jakinekoa da kirolak zein naturak onura ugari eskaintzen dizkigutela. Zer hoberik biak konbinatu eta xendazaletasunak eskaintzen digun guztiaz gozatzea baino?
Xendazaletasunaren onurak:
- Gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua murrizten du
Modu erregularrean oinez ibiltzeak onura ugari ditu: zirkulazio-sistema aktibatzen du, bihotzaren osasuna hobetzen du eta presio arteriala murrizten lagun dezake. Xendazaletasuna, natura-inguruneetan eta desnibel arin edo neurritsuekin praktikatzen denez, ariketa kardiobaskularra egiteko modu ezin hobea da; gainera, adin guztietako pertsonek egin dezakete, eta guztientzako da onuragarria.
- Oreka eta motrizitatea hobetzen ditu
Lurzoru irregularretan oinez ibiltzean, gure gorputzak etengabe lan egiten du egonkortasunari eusteko, lurzoru lauetan erabili ohi ez ditugun muskuluak aktibatuz. Hori onuragarria da orekarako, orkatilak eta belaunak indartzen ditu, eta motor-koordinazioa hobetzen du.
- Erresistentzia handitzen du
Xenda-ibilbideak nolabaiteko maiztasunarekin egiteak birika- eta muskulu-gaitasuna areagotzen ditu eta, horrek, erresistentzia fisiko handiagoa ematen digu. Zenbat eta gehiago ibili, orduan eta urrunago eta esfortzu txikiagoarekin iritsi ahal izango zara.
- Estresa murrizten du, eta osasun mentala hobetu
Naturaz inguratuta egotea, aire garbia arnastea eta pantaila eta hiriko zaratetatik deskonektatzea berez da terapeutikoa. Xendazaletasunak antsietate-mailak murrizten, gogo-aldartea hobetzen eta burua argiago izaten laguntzen du.
Hasi baino lehen, prestatu ondo ibilbidea
Botak jantzi baino lehen, ziurta zaitez ibilbidea aproposa dela zure sasoi fisikorako. Egokiena da paseo errazak egiten hastea, eta pixkanaka joatea maila igotzen. Errepara iezaiezu xehetasunei, hala nola bidearen irisgarritasunari, ibilbidearen igoera eta jaitsierei edo ba al dagoen iturririk gertu. Eta ez ahaztu oinarrizkoenaz: irten baino lehen, begiratu zer eguraldi egingo duen eta bidezidorra zer egoeratan dagoen. Hobe da alderdi horiek aurreikustea, bide erdian itzuli behar izatea baino.
Mugitzeak on egiten digu, are gehiago aire zabalean. Ez dago ibilaldi handirik egin beharrik: garrantzitsuena da bideaz norbere erritmora gozatzea. Eta ezer falta ez dagizun, BM Supermerkatuetan zure ibilaldietarako behar duzun guztia aurkituko duzu: snack energetikoetatik hasi, eta baita botilatutako ura ere, hidrata zaitezen. Presta zaitez ondo, gozatu ibilbideaz… eta ez dagizula falta biderako funtsezko ezer!