Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Mugi zaitez

HIIPA: Etxean egiteko ariketak, sasoitsu jar zaitezen

Gimnasiora joatea gorrotatzen duten horietakoa al zara? Aspertu egiten zaitu ariketa errepikakorrak egiteak? Eta horiek egin beharrik gabe sasoitsu jar zaitezkeela esango bagenizu? Dieta orekatu eta osasungarri batekin, eta eguneroko lanak eginda bakarrik, muskuluen tonua irabazi edo pisua murriztu dezakezu.

Horixe da HIIPA metodoak (Intentsitate Handiko Oharkabeko Jarduera Fisikoa; ingeleseko siglak dira) eskaintzen dizuna. Gure eguneroko jarduerak potentziarik handienean egitera animatzen gaitu teknika horrek. Ariketa fisikoa egiteko modu berria da, kirola asko maite ez dutenentzako ideala, baita gimnasiora joatea gustatzen ez zaienentzako eta denboraz larri dabiltzanentzako ere. 

Teknika honekin, ez dago aitzakiarik. Ahaztu zaitez kirola egiteko “ez dut denborarik” esateaz; etxeko eskailerak korrika igota, erosketa-poltsak eramanda edo kristalak kemen handiagoz garbituta, bihotz eta biriken gaitasuna hobetu dezakezu, eta ariketa fisikoa egiteko gaitasun handiagoa izan. Eta, animatzen bazara, GAZ ariketaren batekin konbina ditzakezu etxeko lanak.

HIIPA minutu bat = eskailerak igotzeko 3 saio

Gure eguneroko jardunerako esfortzu handiegia iruditu arren, HIIPA minutu bat egunero eskailerak igotzeko hiru saioren baliokidea da. HIIT (Intentsitate Handiko Entrenamendua) entrenamenduan oinarrituta dago, baina gure eguneroko jarduerei aplikatuta. British Journal of Sports Medicine atarian argitaratutako azterketa baten arabera, HIIPA metodoaren onurak HIIT entrenamenduarenak baino hobeak ere izan daitezke.

Onura ugari ematen digu metodo horrek; besteak beste, gaixotasun metaboliko batzuk hobeto kontrolatzea, gure osasun-egoera hobetzea edo pisua kontrolatzea, gimnasiora joan beharrik gabe. Gakoa da gorputza azeleratuko duten esfortzu-tarte laburrak eta jarduera arinagoa konbinatzea.

Konpainian egiteko jarduerak ere hartzen ditu barne HIIPA metodoak, umeekin zein maskotekin egitekoak. Adibidez, zure txakurrarekin egiten duzun paseo bakoitzeko zazpi minutu bidera dezakezu abiadura azkarragoan ibiltzera; edo, seme-alabak baditu, parkean haiekin korrika egitera.

Animatzen al zara metodo hau probatzera? Hala bada, konta iezaguzu zure esperientzia Facebook-en, Twitter-en edo Instagram-en.