Zaindu zeure burua
Edertasuna, plateretik hasita: zure aurpegia hobetzen duten jakiak
Zalantzaren bat al duzu zure dietak eragina duela zure edertasunean? Zuzeneko konexioa dago jaten duzunaren eta zure larruazalaren artean.Jakiek dituzten mantenugaiek (bitaminek, mineralek eta gantz osasungarriek) zuzeneko inpaktua dute larruazalaren, ilearen edo hortzen itxuran.
Bitaminak, larruazal distiratsu bat izateko
Bitamina batzuek funtsezko eginkizuna betetzen dute larruazala modu naturalean berroneratzen eta defendatzen. Emaitzak lortu nahi badituzu, funtsezkoak dira zure dietan.
- A bitamina: Azenario, batata eta hosto berdedun barazkietan (hobe gordinik) aurkituko duzu.
- B taldeko bitaminak: B2 (erriboflabina) eta B7 (biotina) bitaminek, batez ere, larruazala hidratatuta eta elastiko mantentzen laguntzen dute. Arrautzek, lekaleek eta zereal integralek dituzte B taldeko bitaminak.
- C bitamina: Zitrikoetan aurkitzen da, baita kiwi, marrubi, piper gorri eta brokolietan ere. Kolageno-produkzioa estimulatzen du, larruazalaren tinkotasuna hobetzen du, argitasuna eman eta hortzoiak indartzen ditu. Nutrients aldizkariak dio C bitamina erregulartasunez kontsumitzeak zimur finak eta eguzkiak eragindako orbanak murritz ditzakeela.
Omega-3, elastikotasuna hobetzeko
Gantz osasungarriak, batez ere omega-3 gantz-azidoak, funtsezkoak dira hesi kutaneoa, hidratazio egokia (ez ahaztu ura edateaz!) eta berezko elastikotasuna mantentzeko. Elikagai hauetan daude:
- Arrain urdinak (sardina, berdela eta izokina, besteak beste)
- Fruitu lehorrak
- Liho- edo txia-haziak
- Ahuakatea…
Antioxidatzaileak zahartzearen aurka
Antioxidatzaileek zahartze goiztiarraren erantzule nagusi diren erradikal askeen aurka babesten gaituzte. Fruitu gorriak eta mahatsa antioxidatzailez beteta daude –antozianinak, esaterako–, eta odolaren mikrozirkulazioa ere hobetzen dute, larruazalari itxura biziagoa eta uniformeagoa emanez.
Harvardeko Unibertsitatearen azterketa baten arabera, astean gutxienez hiru fruitu gorri anoa kontsumitzeak nabarmen hobetu dezake larruazalaren argitasuna hilabete batean.
Kaltzioa eta fluorra, hortz osasuntsuak izateko
Esneki hartzituek, hala nola kefirrak, jogurt naturalak edo gazta freskoak, eta hosto berdedun barazkiek, aza kizkurrak eta brokoliak esaterako, kaltzioa eta fluorra ematen digute modu naturalean, hortz osasuntsua izateko funtsezkoak.
Zure burua zaintzen hasteko, zer hoberik errezeta erraz, azkar eta mantenugaiz betetako bat baino, barnetik zaindu zaitezen. Smoothie honek larruazal argitsu bat eta energia betea izaten lagunduko dizu:
- Eskukada bat ziazerba fresko
- Basokadatxo bat kefir natural
- Katilukada erdi bat ahabi
- Banana heldu bat
- Koilarakadatxo bat txia-hazi
Birrindu itzazu osagai guztiak irabiagailu batean, testura suabe bat lortu arte. Instant batean, prest izango duzu smoothiea, antioxidatzailez, bitaminaz, Omega-3 gantz azidoz eta probiotikoz betetako jakia.
Zure elikadura zaintzea zure ongizatean eta edertasun naturalean inbertitzea da. Eta onena: osagai horiek eskura dituzu, freskoak eta sasoian sasoikoak, BM Supermerkatuetan.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.