
Elikadura osasungarria
Liho haziak Omega-3 eta Omega-6 iturri alternatiboa
Liho haziak (linum usitatissimum) edo linazia linazeoen familiako landare belarkaratik dator. Azkenaldian boladan dagoen produktua da, super-elikagai deitzen zaien taldearen barruan baitago.
Ehunak fabrikatzeko erabiltzen dira landare horren zutoinak (itsasontzietarako sokak edo haize-oihalak zein era guztietako janzkiak). Haziek, berriz, erabilera asko dituzte; besteak beste, irina eta liho-olioa egiten da haziekin (produktu horiekin, aldi berean, liho-ogi goxoa egin dezakegu, adibidez, edo entsalada bat ondu).
Aleak osorik ere aurki ditzakegu, zuzenean ogian, mueslian, entsaladetan, jogurtarekin eta abar kontsumitzeko; ukitu kurruskaria eta ezberdina ematen die jaki horiei. Are, gau osoan uretan beratzen utzi daitezke eta hurrengo goizean baraurik hartu; era horretan, liho hazien dohain ugariak aprobetxatuko dituzu.
Dohain eta onura nutrizional asko ditu liho hazien kontsumoak:
- Omega-3 gantz-azidoen iturri da. Ezaugarri hori oso interesgarria da arrain urdinik kontsumitzen ez dutenentzat. Omega-3 gantz-azidoek hanturaren aurkako efektua eta antioxidatzailea ere badute, eta babesle kardiobaskularra dira.
- Omega-6 ere badute, eta gantz-profil horrek kolesterola murrizten laguntzen du.
- Zuntz kopuru handia dute (% 27).
- Kolesterolaren eta glukosaren xurgapena murrizten du (azken hori oso garrantzitsua diabetikoen kasuan, karbohidratoen xurgapena murrizten baitu, gluzemia aldaketarik gabe mantentzen lagunduz).
- Apetitua erregulatzen laguntzen du, efektu asebetetzailea baitu.
- Heste-igarotzeari laguntzen dio (gehiegi kontsumituz gero, haize-mina sor dezake eta gehiegizko efektu libragarria).
Eguneko 20 g-koa da gomendatzen den dosia (azken-buruko bi koilarakada, tontortu gabe).
Laburbilduz…
- Omega-3 gantz-azidoen iturri garrantzitsua da; hanturaren aurkako efektua eta efektu antioxidatzailea dute gantzok, eta gure sistema kardiobaskularra babesten dute
- Zuntz ugari dute, eta hori lagungarria da heste-igarotzerako eta asebete-sentsazioa sortzen du.
- Ez da egokia hesteetako gaixotasunen bat dutenentzat (Crohn, kolitis ultzeraduna, heste minbera edo dibertikuluak), ezta endometriosia edo bularreko minbizia duten, haurdun edo edoskitze-aldian dauden emakumeentzat ere.
Ez dute liho hazi gehiegi jan behar…
- Koagulazio-nahasmenduak dituzten pertsonek, edo antikoagulatzaieak edo antiagregatzaileak hartzen dituztenek, koagulazioa geroratzen baitute.
- Hesteetako gaixotasunak dituztenek: Crohn gaixotasuna, kolitis ultzeraduna, heste minbera, dibertikuluak, etab.
- Endometriosia eta bularreko minbizia duten emakumeek, hormonengan eragin arina duen fitosterolak baititu lihoak.
- Haurdunaldian eta edoskitze-garaian ere ez da gomendagarria lihoa kontsumitzea, osagai zianogenikoak eta fitoestrogeno-efektukoak baititu.
BM Supermerkatuetan hainbat liho hazi barietate dugu; batetik, liho ehoa dugu, erosoago kontsumitzeko, eta ekoizpen ekologikoko liho haziak, pestizidarik gabeak eta ekoizpen nazionalekoak.
![]() |
Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa |