Elikadura osasungarria
Diabetesa prebenitzeko eta zaintzeko elikadura egokia
Azaroaren 14an ospatzen da Diabetesaren Mundu Eguna, bizitza-estiloak 2 motako diabetesa prebenitzeko zein diabetes mota horrekin bizitzeko eragin handia duela gogora ekartzeko aitzakia ona. Ez dago muturreko dietarik egin beharrik: modu orekatuan eta errealistan eta askotariko jakiak jatea da glukosa kontrolatzeko eta, bide batez, bihotza zaintzeko tresnarik eraginkorrenetakoa.
Diabetesa eta elikadura: azukreaz harago
Urteetan zehar, “azukrea saihestera” mugatu zen mezua. Gaur egun, badakigu jaten dugun guztiak duela eragina 2 motako diabetesaren prebentzioan eta kontrolean. Elikagai fresko eta ia prozesatu gabeak lehenestea lagungarria da intsulinak bere lana hobeto egin dezan. Eta badaude janariak adinako garrantzia duten beste bi aliatu: ondo lo egitea, eta egunero mugitzea.
Karbohidratoak, zuntza eta elikagaien kalitatea: zer komeni da jakitea?
Karbohidratoak dira gorputzaren energia-iturri nagusia, eta ez dago horiek baztertzeko arrazoirik. Karbohidratoen kalitatean eta duten zuntzean dago gakoa:
- Zuntza, erregulatzaile: Geldotu egiten du hidratoen xurgatzea, eta glukosa-mailaren gorakada handiak saihesten laguntzen du. Barazkietan, lekaleetan, fruta osoetan eta fruitu lehorretan dago.
- Zereal integralak vs. finduak Irin, arroz eta pasta finduen ordez % 100 integralak kontsumituz gero, zuntz gehiago kontsumituko dugu, eta luzaroago izango dugu asetasun-sentsazioa.
- Lekaleak eta tuberkuluak: Dilistek eta txitxirioek energia, zuntza eta landare-proteina ematen dizkigute: patatak edo batatak, berriz, oso onuragarriak dira, egosita edo erreta, barazkiekin.
Nola antolatu zure egunerokorako otordu orekatuak
Kaloriak edo mantenugaiak kontatzen ez konplikatzeko, plater osasungarriaren metodoa da adituek gehien gomendatzen dituzten erreferentzia bisualetako bat:
- Plater erdia, barazkiz eta ortuariz: Gordinik edo kozinatuta. Bolumena, ura, bitamina eta zuntza ematen digute, eta kaloria oso gutxi.
- Plater laurdena, karbohidratoz: Arroz integrala, kinoa, oloa, pasta integrala, lekaleak edo patata.
- Plater laurdena, proteinaz: Arrainak, arrautzak, lekaleak, tofua edo haragi giharrak (hegazti-haragia kasu).
- Bihotzerako osasungarriak diren gantzak: Kozinatzeko koipe nagusi gisa oliba-olio birjina estra erabiltzea, fruitu lehorren eskukada batekin edo ahuakatearekin batera.
Elikadurari eta diabetesari buruzko ohiko mitoak
- “Ez da frutarik jan behar, azukrea du-eta” Gezurra. Fruta osoek ura eta zuntza dute; horrenbestez, gorputzak pixkanaka xurgatzen du frutek duten azukrea. Hori bai: zukua baino, hobe fruta osorik jatea.
- “Diabetikoek produktu bereziak behar dituzte”. Ez da beharrezkoa. Elikagai freskoak eta lehengai sinpleak dira aukerarik onena.
- “Botikak hartzen baditut, berdin dio zer jaten dudan”. Hori ere ez da horrela. Dieta eta tratamendua, biak ala biak dira beharrezkoak glukosa-maila egonkor mantentzeko eta arazoak prebenitzeko.
Gogora ezazu: jarraibide horiek orokorrak dira, eta pertsona osasuntsuentzako eta prebentziorako pentsatuta daude. Diabetesa diagnostikatuta baldin baduzu, zure medikuek edo dietistak edo nutrizionistak doituko dizkizu zuri komeni zaizkizun kantitateak eta ordutegiak.
BM Supermerkatuetan, zure saskia egunero osasunez betetzeko sasoiko produktu freskoen aukera zabala aurkituko duzu.
Zer aldaketa egin dituzu zure elikaduran, egunerokoan energia handiagoarekin sentiarazi zaituztenak? Konta iezaguzu Facebook, X, Instagram edo TikTok-en.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.