Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Batata (boniatoa): sukaldean uste baino aukera gehiago ematen dituen udazkeneko tuberkulua.

Boniato edo patata gozo izenez ere ezaguna da batata eta, patatarekin batera, tuberkulu nagusia da sukaldean, nahiz eta, botanikari erreparatzen badiogu, ez diren familia berekoak.

Batez ere udazkeneko eta neguko hilabeteetan kontzentratzen da batataren sasoia, eta duen zapore bereizgarriari esker, errezeta gazietan zein gozoetan erabil daiteke.

Kolore laranjatik askoz haratago

Batatak karbohidratoak ditu, batik bat: 21,5 bat gramo 100 gramo bakoitzeko, eta 100 kcal inguruko balio energetikoa.

Baina bere ezaugarri bereizgarrietako bat duen kolorea da: mami laranja duten barietateek betakaroteno ugari izaten dute, eta organismoak A bitamina bihur ditzake pigmentu horiek.

Nutrizioaren Espainiako Fundazioaren (FEN) arabera, mami laranja duen 150 gramo inguruko batata batek A bitaminaren gomendatutako kantitatearen % 79 eman dezake gizonen kasuan, eta % 99 emakumeen kasuan. Potasioa eta C, E eta B6 bitaminak ere baditu.

Batata edo patata: aukeratu egin behar al da?

Patataren “ordezko” osasungarriagoa al da batata? Horrela planteatzeak gehiegi sinplifikatzen ditu gauzak. Biek dute beren lekua elikadura orekatu batean, eta interesgarriena da bien arteko aldeak aprobetxatzea, barietate handiagoa lortzeko.

Mantenugaiei dagokienez, aldeak uste baino txikiagoak dira: kontatu genizun bezala, patatak proteina pixka bat gehiago du, eta azukre gutxiago; batatak, berriz, patatak baino zuntz eta A bitamina gehiago.

Patatak zapore neutroagoa du, eta bereziki moldakorra da tortilla, gisatu, entsalada eta pureak prestatzeko, besteak beste. Batatak, ordea, zapore gozoagoa du berez, eta horrek kontrasteekin jolasteko eta errezeta gazi zein gozoetan erabiltzeko aukera ematen du.

Beraz, biak aurrez aurre jarri beharrean, hobe biak aukeratzea.

Labetik postrera: etekin handiagoa ateratzeko ideiak

  • Osorik erretzea: azal eta guzti, labana erraz sar dezakegun puntura arte. Nahikoa da oliba-olio birjina estraren negar bat.
  • Makilatxotan, labean eginda: piperrautsarekin, kuminoarekin edo erromeroarekin, haragi eta arrainen hornigai gisa.
  • Purean edo kreman: bera bakarrik edo kuiarekin edo azenarioarekin konbinatuta.
  • Batata betea: plater nagusi gisa. Hona hemen adibide bat: batata, ziazerbaz, feta gaztaz eta intxaurrez beteta.
  • Bertsio gozoa: batata errea kanelarekin, bizkotxoetan edo koilara-postre baten oinarri modura.

BM Supermerkatuetan, aukera horiekin guztiekin esperimentatzeko batatak aurkituko dituzu udazkeneko hilabeteetan. Eta gogoan izan erabili bitartean leku fresko, lehor eta ilun batean gordetzea komeni dela.

Nola duzu nahiago batata: erreta, beteta, purean edo errezeta gozo batean? Konta iezaguzu Facebooken, X-en,  Instagramen edo TikTok-en.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.