Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Aholkuak

‘Zero waste’ erronka: etxean elikagaiak alferrik ez galtzea (eta aurreztea)

Ba al zenekien espainiar bakoitzak urtean batez beste 24 kilo janari botatzen duela? Horrek esan nahi du Espainiako etxeetan, 2024an, 1.125 milioi kilo jaki alferrik galdu zela guztira.  Nahiz eta aurreko urtetik % 4,4 murriztu den, zifra kezkagarria izaten jarraitzen du.

Baina zuk alda dezakezu errealitate hori. Irailaren 29an Elikagai Galeraren eta Alferrik Galtzearen inguruko Kontzientziazioaren Nazioarteko Eguna dela eta, erronka bat proposatzen dizugu: etxean elikagai gutxiago xahutzea... eta, bide batez, aurreztea.

Gaur bertan hasteko lau truku

Iraila hilabete ezin hobea da elikagai galeraren aurkako edo ‘zero waste’ helburua lortzeko teknikak aplikatzeko. Hilabete hori aukeratu zuen, hain zuzen ere, NBEk janaria botatzeak duen inpaktuaren inguruan kontzientziatzeko, ipar hemisferioko herrialde askotan uzta-bilketa sasoiaren amaiera izaten baita.

1. Planifika ezazu asteko menua: eskaini minutu batzuk zure asteko menuak planifikatzeari. Egin zerrenda bat, eta egokitu kantitateak otorduak etxean egiten dituzten pertsonen arabera. BM supermerkatuetan ildo horretan lan egiten dugu; horrela, gure dendetako elikagai-galera % 15 murrizteko plan bat dugu martxan.

2. Atera ahalik eta etekinik handiena jakiei: elikagaien zati asko bota egiten ditugu, eta errezeta asko aberasteko balio dezakete. Era berean, soberakinek bigarren bizitza bat izan dezakete beste plater batzuetan. Ideia batzuk...

  • Barazkiak: Erabili zurtoinak eta hostoak saldak edo kremak prestatzeko.
  • Fruta helduak: Bihur itzazu konpota edo irabiaki.
  • Soberakinak: Oilasko erre bat? Kroketak. Dilistak? Purea. Ogi gogorra? Ogi-txigorkiak…

BMn, janaria berpizteko eta jakiei bigarren bizitza bat emateko ideiak ere eman dizkizugu: ur hotz edo bero pixka batek mirariak egin ditzake ogiarekin, barazkiekin edo pastarekin.

3. Kontserbatu ondo elikagaiak: jaki guztiak ezin dira modu berean gorde…

  • Udareak, sagarrak eta antzerako frutak: hobeto kontserbatuko dira hozkailutik kanpo.
  • Hosto berdedun barazkiak: hozkailuan, zulatutako poltsetan.
  • Kozinatutako produktuak: bizpahiru egunen buruan jaten ez badituzu, izoztu itzazu.

4. Izoztea: behar baino gehiago kozinatu behar baduzu, izoztu errazio indibidualak, presaka zabiltzanean otorduak prest izan ditzazun.

BMren erronka: ‘Zero waste’ zazpi egunez

Erronka bat proposatzen dizugu: zure erosketa eta menuak ondo antolatzea eta, era horretan, astebetez batere osagai edo janaririk ez botatzea. BMn, dagoeneko lortu dugu 250 tona janari baino gehiago alferrik ez galtzea, Too Good To Go ekimenarekin dugun aliantzari esker. Animatzen al zara?

Jokoaren arauak:

  1. Aztertu zure jakitokia eta hozkailua.
  2. Egin ezazu zure asteko menuetara egokitutako erosketa-zerrenda bat.
  3. Eskaintzei dagokienez, aprobetxa itzazu benetan kontsumituko dituzula baldin badakizu bakarrik.
  4. Erabili sormenez soberakinak eta osagaien zati guztiak.
  5. Izoztu kontsumitu behar ez duzuna.
  6. Jaso idatziz ez botatzea lortu duzun guztia.

Astearen amaieran, planeta zaintzen laguntzeaz gain, ‘zero waste’ sukalde batekin lortzen duzun aurrezpena ere deskubrituko duzu.

Eta zuk zer egiten duzun elikagaiak alferrik ez galtzeko? Konta iezaguzu FacebookenTwitterrenInstagramen edo TikTok-en.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.