
BM Supermerkatuak
BM Supermerkatuetan 250 tona janari alferrik galtzea saihetsi dugu, Too Good To Go aplikazioari esker
BM Supermerkatuetan 250.000 janari-sorta baino gehiago erreskatatzea lortu dugu azkeneko bi urteetan, Too Good To Go aplikazio mugikorraren bitartez; aplikazio horrek harremanetan jartzen ditu erabiltzaileak eta janari soberakinak prezio murriztuan saltzen dituzten establezimenduak, era horretan, produktu horiek egunaren amaieran alferrik gal ez daitezen lortuz eta produktu horien xahutzeak ingurumenean izango lukeen inpaktua murriztuz.
Baliabide horien aprobetxamendua 250 tona janariren, 675 tona CO2eq-ren emisioaren –118 lagunek urtebetean sortzen dutena– eta 200.000 litroko ur-kontsumoaren parekoa da –81 igerileku olinpiar betetzeko adinako kopurua–.
Too Good To Go aplikazioak ausazko produktu-sortak prezio murriztuan eskuratzeko aukera ematen die kontsumitzaileei. Sorta edo pack horiek iraungitzear dauden eta egunean zehar saldu ez diren askotariko produktuz osatuta egoten dira. Erabiltzaileak aplikazioaren bitartez erosten du ausazko produktu-sorta eta egunean bertan jasotzen du adierazten zaion BM supermerkatuan.
“Orain dela bi urtetik kolaboratzen dugu Too Good To Go aplikazioarekin, eta sektorearen erronka handienetako batean, hondakinak murriztearen erronkan, aurrera egiteko aukera ematen digu ekimen horrek, baita Garapen Jasangarriko Helburuetan inpaktua izateko aukera ere, batez ere alferrik galtzen den janari kopurua 2030. urterako erdira murrizteko helmuga lortzeko”, adierazi du BM Supermerkatuetako Jasangarritasunaren arloko arduradun Amaia Ortiz de Elguea gure lankideak. “Aldi berean, bezeroarentzako ere onuragarria da, kalitatezko produktuak eskuratzen baititu, aurrezpen nabarmena lortuz”.
Marie Lindström Too Good To Go ekimenaren Espainiako zuzendariaren esanetan, “oso pozik gaude BM Supermerkatuei bere establezimenduetan janaririk ez alferrik galtzea lortzeko bidean lagundu ahal izateaz. Badakigu borroka horretan beharrezkoa dela modu kolektiboan jardutea eta, horregatik, indarrak batzen eta kolaboratzen jarraituko dugu erronka handi horri heltzeko, etorkizun berdeagoa eta janaririk alferrik galtzen ez duen planeta bat lortzeko”.
Programa hau Taldearen Jasangarritasun eta Gizarte Erantzun Korporatiboko Plan Estrategikoaren barruan sartzen da, eta aprobetxamenduko beste ekimen batzuei gehitzen zaio; besteak beste, Elikagaien Bankuarekin, jantoki sozialekin eta bestelako erakunde solidarioekin kolaboratzen du. Horrela, gainera, kolektibo ahulenei laguntzen zaie. Hondakinen Kudeaketako sistemarekin ere kolaboratzen du –ekonomia zirkularrari lagunduz–, baita produktuaren bizitza erabilgarria kontrolatzeko sistemarekin ere, dendan produktuen freskotasuna bermatzea ahalbideratzen diguna.
Konpromiso horri esker, AENOR sozietatearen Estrategia % 100% Zirkularraren Ziurtagiria eskuratu duen elikagai-banaketako lehenengo enpresa izan gara aurten, ekonomia zirkularrarekin dugun konpromisoaren erakusgarri.