Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Aholkuak

Aprobetxa itzazu soberakinak sormenez: elikagaiak alferrik ez galtzeko tipak

Guztioi gertatu zaigu: hemendik pixka bat sobratu zaizu, handik beste pixka bat, errazio txiki bat edo, besterik gabe, ez duzu atzoko gauza bera jateko gogorik… Janari tona mordoa botatzen da egunero. Eta harrigarriena da, askotan, janaria ez dela botatzen egoera txarrean dagoelako, soberakinekin zer egin ez dakigulako baizik.

BM Supermerkatuetan oso kontzientziatuta gaude elikagaiak alferrik galtzearen aurka; horregatik, zure sukaldea ahalik eta gehien aprobetxatzeko tip batzuk gogorarazi nahi dizkizugu, mokadu bakar bat ere alferrik gal ez dadin.

Ikus itzazu “osagai” gisa, ez “soberakin” gisa

Egin behar dugun lehenengo gauza da ez ikustea soberakinak hondakin gisa, osagai gisa baizik. Arroz zuria barazki-salteatu baterako oinarri ezin hobea izan daiteke. Oilasko errea tako, kroketa, enpanada… bihur dezakegu. Ia edozein jaki eralda daiteke eta guztiz bestelako janari goxo bihurtu.

Ikasi zaporeak eta testurak konbinatzen

Esan dugun bezala, imajinazioak larritasun askotatik atera zaitzake sukaldean. Guztiak izan dezake bigarren bizitza bat, gauzak grazia pixka batekin konbinatzen baldin badakizu. Ausart zaitez beharbada inoiz elkarrekin jarri ez dituzun zaporeak, testurak eta koloreak konbinatzera:

  • Soberan geratu zaizun pasta + barazki salteatuak + gazta pixka bat = pasta labean, gratinatuta
  • Ogi lehorra + tomatea + olioa + baratxuria = ogi-apurrak edo ogi-txigorkiak, entsalada eta zopetarako
  • Fruta helduak + jogurta + ezti pixka bat = smoothie elikagarria

Berrasma itzazu klasikoak

Berariaz soberakinak aprobetxatzeko pentsatuta dauden errezeta ugari dago:

  • Tortillak: ziazerbak, barazkiak labean, haragi- edo arrain-hondarrak… guztiarekin egin daiteke tortilla goxo-goxo bat.
  • Askotariko entsaladak:osagai gehienak gera daitezke ondo entsalada batean. Probatu ongarri ezberdinak, ukitu berezi bat emateko.
  • Zopak eta kremak: aukera ezin hobea, pattaldu arren, oraindik ere kozina daitezkeen barazkietarako. Are gehiago, badaude barazki zati batzuk, bota egin ohi ditugun arren, errezeta askotan erabil daitezkeenak.
  • Arroz eta pasta salteatuak: osagai ezberdinen kantitate txikiak nahasteko.
  • Etxean egindako kroketak: hauxe da soberakinak aprobetxatzeko aukera nagusia; ia edozein soberakin erabil dezakezu.

Planifikatzea eta izoztea: elikagaiak alferrik galtzearen aurkako duo dinamikoa

Gehiegi kozinatu baino lehen, pentsa ezazu benetan behar al duzun kantitate hori. Asteko menua planifikatzeak behar-beharrezkoa bakarrik erosten eta jatorritik bertatik hondakinak murrizten lagunduko dizu.  Eta ikusten baduzu zerbait ezin izango duzula garaiz kontsumitu, izoztu ezazu zati indibidualetan. Ez ahaztu data jartzea, gordeta duzuna behar bezala kontrola dezazun.

Hala ere janaria sobratzen bazaizu, antola ezazu asteko egun bat “hozkailua garbitzeko”, eta eman iezaiozu aukera bat pilatzen joan zaren guztiari.

Gogoratu lehendik duzuna aprobetxatzea, kozinatzeko modu adimentsua izateaz gain, zure poltsikoa eta gure planeta zaintzeko modua ere badela. Ez dago chefa izan beharrik, ezta hozkailua beteta eduki beharrik ere, etxean duzunarekin zerbait goxoa eta elikagarria prestatzeko.

Eta zure soberakinak osatzeko eta zure janaria berezi bihurtzeko “plus” hori behar baduzu, BM Supermerkatuetan osagai freskoak, kalitatezkoak eta hurbilekoak aurkituko dituzu, zure ideiei bizia emateko.