Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM errezetak

Elikadura-hondakinak %15 murriztea aurreikusten duen plana jorratu dugu BMn

BM Supermercados erakundean prebentzioaren garrantzia indartzeaz gain, ekimen ezberdinak jasotzen dituen plan integral bat abian jarri nahi da, alferrik galtzen diren elikagaien kopurua %15 murrizteko, horixe baita sektoreak egun duen erronketako bat.

“Barne-eraldaketako plan baten murgilduta gaude, eta hainbat ekimen planteatzen dira eraginkorragoak izateko, elikagaiak alferrik galtzea saihesteko eta, horrela, gure ingurunean eragin positiboa izateko helburuarekin”, Amaia Ortiz de Elguea Uvesco Taldeko Iraunkortasuneko arduradunak adierazi duenaren arabera. “Era horretan, beste urrats bat emango dugu gizartearekiko eta pertsonen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetuko duten praktikekiko, gure ingurumena zaintzeaz gain”.

Ekintza horien artean nabarmentzekoa da iraungitzear dauden produktuak, gehienak galkorrak, supermerkatuetatik zuzenean ematea egunero. Sektorean ekimen aitzindaria eta berritzailea da, eta Madrilgo eta Bizkaiko establezimendu guztietan jarri dugu martxan aurten. Saltokietako soberakina egunero jasotzen duten elkarte solidarioen bitartez elikagaiak emango zaizkie 16 jantoki eta fundazio soziali, eta datozen hilabeteetan gehiago izango dira. Ekimena Bizkaiko Oreka eta Madrilgo Phenix erakundeekin lortutako akordio baten bidez jarri da abian. Kolektibo onuradunekiko harremana kudeatzen dute, eta, horrela, elikagaiak ez alferrik galtzea eta beharra duten pertsonei laguntzea lortzen da.

Gainera, BMn, %40ra bitarteko deskontuak jartzen ditugu bezeroen eskura, eta Too Good to Go aplikazioaren bidez esku hartzen dugu saltoki guztietan. Horri esker, bezeroek iraungitzear dauden eta kontsumo-baldintza ezin hobeetan aurkitzen diren produktuak eskuratzen dituzte prezio murriztuan. Beraz, TGTGrekin egindako lankidetzaren ondorioz, 250 tona janari baino gehiago ez alferrik galtzea lortu dugu azken bi urteetan. Ekintza horiei gehitu behar zaie Elikagaien Bankuekin egindako akordioa, plataforma logistikoen bidez produktuak emateko. Horrela, azken urtean, guztira, 566 tona lortu direnez, elikagaien emaile nagusietako bat izatera iritsi gara.

Modu horretan, elikagaien xahutzea minimizatuko dugu prebentzioaren eta aprobetxamenduaren bidez, eta hori hiru helbururekin: ekonomikoa, kontsumitzailearentzat aurrezteko ekimenak bultzatuz; soziala, kolektibo behartsuei lagunduz; eta ingurumenekoa, karbono-aztarna murriztuz.

 

Adimen artifiziala aprobetxamendua errazteko

 

Aldi berean, teknologia berriak eta adimen artifiziala ezartzea bultzatu dugu, gure eraginkortasuna eta zerbitzua hobetzeko eta gure baliabideak optimizatzeko, horrek ere xahutzea murrizten lagunduko baitu. Programa eragile horrek, Relex-en bitartez, hornikuntza zerbitzu-puntu bakoitzaren beharretara egokitzeko gai diren algoritmoak aplikatzen ditu; hau da, gure dendetan nahiz plataforma logistikoetan, datu-iturri egoki baten bidez (salmentak, stockak, etab.).  

Plana zentralerako itzulketak arrazionalizatzeko beste neurri batzuekin indartuko dugu; era horretan, karbono-aztarna murriztuko dugu, fruta eta barazkien erakusmahaiko espazioa eta produktuak optimizatuko ditugu edo iraungitzeak kudeatzeko tresnak finduko ditugu, besteak beste.

Iraunkortasunaren estrategiaren barnean, BM Supermercados erakundean mugarri handiak lortu ditugu azken urteotan. Hain zuzen ere, AENORen %100eko Estrategia Zirkularraren Ziurtagiria lortu duen lehen banaketa-enpresa gara, ekonomia zirkularrarekin dugun konpromisoarengatik; halaber, Garapen Iraunkorreko enpresarentzat Adegik ematen duen saria jaso dugu, pertsonak eta ingurunea zaintzeko dugun konpromisoarengatik; era berean, AENORen 0 Hondakina ziurtagiriarekin sarituak izan gara, Hondakinak kudeatzeko dugun sistemarengatik; horrez gain, AECOCen Lean&Green hiru izarrak jaso ditugu, ibilbideen optimizazioari eta garraio elektrikoaren erabilerari esker; eta, PPAren akordio baten bidez, %100 berriztagarria den energia elektriko guztia kontsumitzen duen sektoreko lehen enpresa izan gara.

 

Plan hori guztia irailaren 29an Elikagaiak Xahutzearen gaineko Munduko Eguna dela-eta gauzatuko da. Egun horretan, prebentzioak duen garrantzia gogoratzeaz gain, elikagaien galera murrizteko gure Iraunkortasuneko Plan Estrategikoan burututako ekimenak aurkeztuko ditugu.