
Elikadura osasungarria
Zapore-bidaia: etxetik mugitu beharrik gabe mundua ezagutzeko errezetak eta zaporeak
Iraila oporren itzulerako hilabetea da gehienontzat. Atzean uzten ditugu hondartza edo mendia, tokian tokiko gastronomiako berezko platerekin egin ohi ditugun bazkariak edo afariak eta, leku exotikoren batera bidaiatzeko zoria izan baduzu, zapore eta errezeta berriak atzean utzi eta eguneroko errutinara itzultzeko garaia da.
Baina horrek ez du horrela izan beharrik. Jatea eta munduan zehar bidaiatzea gustuko baduzu, zorionekoa zu; izan ere, elikadurako azken joerek leku exotikoetara garamatzate eta lurrarekiko loturak markatutako produktu osasungarriak dakarzkigute.
Zapore-bidaia baterako hiru produktu…
- Edamamea: harrituko zaituen asiar jatorriko aperitibo osasungarria. Soja freskoaren leka da, egosita prestatzen dena, kaloria kopuru txikikoa eta snack edo sarrerako gisa zerbitzatzen dena.
- Zebitxea: Peruko plater arin eta freskoa. Itsaski edo arrain fresko eta gordinarekin prestatzen da, zitrikoen zukuz eta baratxuriz (mina) onduta. Burbina, urraburua, lupia edo mihi-arraina…Galde ezazu BM Supermerkatuetako zure arrandegian zein den plater honetarako arrainik onena. Adibidez, lupia zebitxe hau.
- Pokea: Hawaiitik datorkigun gozamena. Arrain gordinez, barazkiz, algaz, arrozez, haziz eta marinatutako beste osagai batzuez prestatzen da, ongarriekin edo saltsekin (soja, sesamo-olioa, washabia, etab.).
Zure platerei nazioarteko ukitua emateko hiru truku
Askotan ez da erraza izaten beste herrialde batzuetako platerak prestatzea, eta osagai egokiak ez badituzu, uki berezi hori gabe utz dezakezu platera. Hona hemen aholku batzuk:
- Aroma italiarra zure pastetan: zure platerek Italiaren zaporea izan dezaten nahi baduzu, erabil ezazu horren ezagunak diren italiar gaztetakoren bat, hala nola Pecorinoa edo Parmako gazta ondu bizia.
- Ukitu latindarra zure afarian: erabil itzazu gure gastronomian batere ohikoak ez diren tuberkuluak, juka edo batata esaterako; horrela, tankera karibetarra emango diezu zure errezetei.
- Indar exotikoa, zure asiar plateretarako: thai saltsa on batek emango dizu nahi duzun ukitu hori. Tailandiako txileen ordez, Xalapako txilea, Habanakoa edo tabasko saltsa pixka bat erabil dezakezu. Hauexek dira gainerako osagaiak: baratxuria, piperrauts gorria, arroz-ozpina (edo ozpin zuria), ura, kanabera-azukrea (edo eztia) eta soja-saltsa.
Zein dira gehien gustatzen zaizkizun beste herrialde batzuetako platerak? Ba al duzu zure platerak nazioartekotzeko beste trukurik? Konta iezaguzu Facebook-en, Twitter-en edo Instagram-en.