Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Patata vs Batata: aldeak, barietateak eta noiz aurkitu

Ba al dakizu patata eta batata bereizten? Begiratu batean erraza da; izan ere, biak tuberkuluak diren arren, forma berezia du batatak, eta oso erraza da identifikatzea, bere mamiak duen koloreagatik. Errepasa ditzagun tuberkuluon ezaugarri nagusiak.

Patata izen bereko landarearen tuberkulua da; solanazeoen familiako landarea da, tomatea, piperra eta alberjinia bezala, besteak beste.

Patata barietate ugari dago.  Barietateok sailkatzeko, patataren azalaren koloreari erreparatu behar diogu: gorria, horia, zuria… Baita mamiaren koloreari ere: horia edo zuria. Monalisa, Spunta eta Desiré dira barietate ezagunenetako batzuk.

Mundu osoko eskualde epeletan lantzen den oinarrizko elikagaia da, eta urte osoan aurki dezakegu gure azoketan, nahiz eta urtaroaren arabera, patata ezberdinak izango ditugun.

Horrela, bada, udaberri hasieratik irailera arte patata berriak aurkituko ditugu, azal fina eta lisoa dutenak, baita patata zaharrek baino ur kopuru handiagoa eta kaloria gutxiago ere. Patata zaharrek, berriz, almidoi kopuru handiagoa dute eta mantenugai gehiago xurgatzen dute; horregatik, egosiak edo gisatuak loditzeko erabili ohi dira. Otsaila eta ekaina bitartean aurkituko ditugu.

Batata: patata gozo bat baino zerbait gehiago

Batata –patata gozo izenaz ere ezaguna– konbolbulazeen familiako landare tropikala da. Patata bezala, landarearen tuberkulua da. Kilo erdi eta hiru kilo arteko pisua izaten dute, eta forma luzanga izaten dute, azal eta mami laranjatua eta testura suabea baina latza.

Landare tropikala izanik, batatak ez ditu tenperatura baxuak jasaten; horregatik, apirila eta ekaina bitartean landatzen da. Udazkena, eta batez ere negua, dira batata kontsumitzeko urtarorik onenak.

Patatak ez bezala, zapore gozo eta gazi artekoa du batatak; horri esker, baliabide ona da sukalderako, plater gaziak zein gozoak prestatzeko.

Patataren eta batataren arteko nutrizioari dagozkio aldeak eta, egosterakoan, horiek ez galtzeko truku batzuk ezagutu nahi badituzu, adi hurrengo postari.

  Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista