Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Bost italiar gazta, oraindik dastatu ez dituzunak

Italiar gastronomiaren aukera zabal itzela deskubritzen jarraitzen dugu, hango produktuen eskutik. Italiako zakote eta hestebeteen eskutik,sarrerako edo aperitibo ezberdinez gozatzeko aukera berriak ezagutu ditugu, eta italiar gazten katalogo bikainak zapore- eta aniztasun-unibertso itzela ekarriko digu.

World Cheese Awards sariketen azkeneko palmaresari begiratzen badiogu, munduan ondoen baloratu eta estimatutako gaztak dituen herrialdeetako bat da Italia, Frantziarekin, Erresuma Batuarekin, Suitzarekin eta Espainiarekin batera. Sukaldaritza italiarra ezin da ulertu hango gaztak gabe; haietako askok dute Jatorri-izendapenen ziurtagiriaren babesa, gazten kalitatea bermatzen duena.

Italiako gaztarik ezagun eta goxoenetako batzuk ezagutzera eta dastatzera gonbidatzen zaitugu:

Gorgonzola

Pasta krematsu eta koipetsuko gazta da, behi-esnez egindakoa, eta bi barietatetan aurkezten da: gozoa eta mina. Duen zapore berezi eta biziari esker, risottoaren azken egosketan edo pasta-plateretarako saltsak egiteko erabiltzen da.

Provolone

Gazta erdi-gogorra da, azal bigunekoa, eta behi-esnez egindakoa. Testura tinkoa du eta, horri esker, xerratan ebaki daiteke eta, duen zaporeari esker, asko erabiltzen da plater batzuetan osagai bezala, entsaladak egiteko zein askotariko elikagaien lagungarri modura. Desegiteko erraza denez, ideala da plater beroekin batera jateko.

Parmigiano

 Reggiana behi-gazta ezagun honek loditasun trinkoa eta pikortatua du. Erabilera anitzak ditu sukaldean. Txirbil finetan, ekarpen interesgarria egiten die entsaladei, eta klasiko bat da bresaola edo carpaccio plateretan. Birrinduta, pastarentzako era guztietako saltsetan erabiltzen da.

Pecorino

Ardi-esnez egindako gazta ondua da, batez ere Sardinian egiten dena. Pecorino on bat bazkari baterako postrea izaten da askotan, madariekin eta intxaurrekin zerbitzatzen dena, edo eztiz bustita.

Burrata

Trinkotasun suabea eta urtsua du, eta oso ezaguna da gazta fresko hau, entsaladetan, pastekin eta pizzetan duen erabileragatik. Klasiko bat da udan, albakaz, pikuekin, piper gorriekin edo tomate helduekin zerbitzatuta.