Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Bisigua, lupina eta mihi-arraina labean: jarraitu aprobetxatzen Gabonak ondoren ere!

Bisigua, lupina eta mihi-arraina oso aukera osasungarria dira negu osoan (azarotik martxora) nutrizioari dagokionez, eta ziur gaude plater izarra izan direla mahai askotan Gabon hauetan. Hain zuzen ere, oso gomendagarriak dira dietan sartzeko eta Gabonetako gehiegikeriak konpentsatzeko.

Proteina-iturri paregabea da arraina, kaloria kopuru txikia du, baita gantz-kopuru txikia ere oinarrizko beste jaki batzuekin alderatuta, hala nola arrautzekin, esnekiekin edo haragiekin alderatuta. Gainera, duen gantzaren kalitatea bikaina da –mono eta poliasegabeak gehienak–, eta horrek efektu oso positiboa du gure osasunean.

Komeni da gogoraraztea, duten gantz kopuruaren arabera, horrela sailkatzen direla arrainak: zuriak, % 2 baino gutxiagoko gantz portzentajea dutenak (talde horretan sartzen dira lupina, mihi-arraina, legatza, zapoa, bakailaoa, meroa…); erdikoipetsuak edo tartekoak, %2-6 arteko gantz portzentajea dutenak (bisigua, erreboiloa, amuarraina...); eta koipetsuak, %6 baino gehiagoko gantz portzentajea dutenak (hegaluzea, atuna, izokina, sardina, berdela, txitxarroa, antxoak, itsas aingira, aingira, lanproia...).

NUTRIZIO-OSAERA (100 gramo produktu jangarri bakoitzeko)

NUTRIZIO-OSAERA (100 gramo produktu jangarri bakoitzeko)

Bisigua, lupina eta mihi-arraina: Zein da aukerarik onena?  

Ikus dezakegunez, oso txikiak dira arrainon arteko aldeak nutrizioari dagokionez, bisiguaren kasuan izan ezik. Kasu horretan, urte-sasoiaren arabera, asko aldatzen da gantz kopurua; orain, neguan, izaten dute gantz kopuru handiena.

Hala ere, garrantzitsuena ez da gantz kopurua, gantz mota edo gantzaren kalitatea baizik; Omega 3 serieko gantz-azidoak gailentzen dira.Plaketen efektu antiagregatzailea du gantz horrek (tronbosiak ez sortzeko), baita hanturaren aurkakoa eta aparatu kardiobaskularra babestekoa ere.

Oro har, hirurak dira aukera egokia eta osasungarria.

Prestatzeko moduari dagokionez, labean prestatzea da aukerarik egokiena, zalantzarik gabe. Onura asko ditu arrainak prestatzeko modu horrek:

  • TENPERATURA altua eta konstantea erabiltzeko aukera ematen digu, eta horrek aroma berezia ematen dio arrainari
  • Jakiaren gainazalean geruza bat eratzen da, eta horrek mantenugaiak –bitaminak eta mineralak kasu– galtzea galarazten du.
  • Geruza horrek, gainera, ur-galera saihesten du, eta oso urtsua geratzen da janaria, zaporerik galdu gabe
  • Gantzik ere ez da galtzen, eta ez da egoten kaloria-ekarpen handiago baten beharrik, ezta jaki lagungarri eta ongarrienik ere. 

UVESCO taldean asko zaintzen da produktuen jatorria, trazabilitatea, garraioa eta manipulazioa, kalitate eta freskura handienarekin irits dadin gure bezeroen etxeetara. Etor zaitez BM Supermerkatuetako arrandegietara, eta egiaztatuko duzu.

Arraina labean: zergatik da osasungarriagoa?

Arraina labean prestatzen badugu, geruza bat sortzen da arrainaren gainazalean, eta horri esker, hobeto kontserbatzen dira dituen bitaminak eta mineralak. Gainera, urtsuago eta zapore naturalagoarekin geratzen da. 

Marta aguirre   Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa