Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Zaindu ezazu zeure burua

Norbere burua zaintzeko erritualak, udaberriari ongietorria egiteko

Iristear dugu udaberria: ongietorria egingo diegu egun luzeagoei, klima atseginagoari eta naturaren esnatzeari. Une egokia da gorputza eta burua biziberritzeko.

Horretarako, ohitura osasungarriagoak geureganatu behar ditugu, eta ingurunearekin birkonektatu. Elikaduratik hasi zainketa pertsonalera arte, udaberriaren iritsierak geure burua gehiago zaintzeko eta aire zabalaz gozatzeko aukera ematen digu. 

Norbere burua zaintzeko erritual batzuk iradokitzen dizkizugu, urtaro berri honi orekaz eta harmoniaz harrera egiteko.

Presta ezazu zure larruazala, udaberri honetan distiratsu egoteko

Eguzkitan ordu gehiago igarotzeak eta aire zabalean jarduerak egiteak gure larruazala zaintzeko errutina egokitzea ere eskatzen du. Tenperaturaren igoerak eta eguzkiarekiko esposizio handiagoak eragina izan dezakete larruazalaren hidratazioan eta orekan, beraz, funtsezkoa da zainketa hauek eskaintzea:

  • Garbiketa delikatua: Erabil itzazu produktu suabeak, jujuba-olioa esaterako, larruazala haren berezko barrera aldatu gabe garbitzeko.
  • Esfoliazio neurritsua: Aukera itzazu esfoliatzaile naturalak –Epsom gatzak landare-olioekin, esaterako–, zure larruazala narritatu gabe eraberritzeko.
  • Hidratazio irmoa: Larruazala suabe eta elikatuta edukitzen lagunduko dizute zenbait osagaik, hala nola mosketa arrosa eta aloe vera.
  • Eguzkitatik egunero babestea: Erabil ezazu espektro zabaleko eguzki-babesa, UV izpiek eragiten duten kaltea saihesteko.
  • Elikadura orekatua: Antioxidatzaileak eta gantz-azidoak kontsumitzeak larruazal biziagoa eta osasungarriagoa izaten lagunduko dizu.

Naturarekiko konexioa

Udaberria naturarekin birkonektatzeko eta haren onurez gozatzeko une ezin hobea da. Aire zabalean denbora emateak estresa murrizten eta gogo-aldartea hobetzen laguntzen dizu:

  • Irten ibiltzera: Aprobetxatu egun luzeagoak, eta gozatu aire freskoaz eta eguzki-argiaz.
  • Praktikatu groundinga: Ibiltzea jarduerarik osoenetakoa da, eta belarretan edo hondarretan oinutsik ibiltzen bazara, are hobeto, estresa murrizten laguntzen baitu.
  • Entzun natura: Eskaini denbora aire zabalean egoteari, dela landa-ingurunean, dela parke batean edo itsasotik gertu, deskonektatzeko eta bakea aurkitzeko.

Elikadura zaintzea

Udaberria zure dieta freskatzeko eta elikagai freskoagoak eta elikagarriagoak sartzeko une ona ere bada. Sasoiko frutak eta barazkiak –marrubiak, zainzuriak eta orburuak, esaterako– ezin hobeak dira zure larruazalaren osasunerako eta energia mantentzeko. Era berean, larruazal distiratsua eta adats indartsua izateko, funtsezkoa da koipe osasungarriak kontsumitzea ere, hala nola ahuakateak, intxaurrek eta izokinak dituzten koipeak.

BM Supermerkatuetan elikagai fresko eta elikagarri aukera zabala aurkituko duzu, zure dieta osatzeko eta udaberri honetan sasoian egoteko idealak. 

Udaberri honetan, berritu zure energia eta ongizatea. Loratzeko une ezin hobea da!