Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Udaren atarian ahobizarra kentzeko arrainak

Maiatza da udaberriko hilabete nagusia, baina dagoeneko nabaritzen da uda gainean dugula. Gutxi falta da oporrez gozatzeko eta, jakina, urtaro honek eskaintzen dizkigun sasoiko produktuak kontsumitzeko. Uda iristen zaigun bitartean, orain aurki ditzakegun arrain batzuez goza dezakegu, urtaro hori dastatzen hasteko.

Zure hozkailuan ezinbestean izan nahiko dituzun sasoiko arrainik onenak gogoraraziko dizkizugu:

  • Antxoak: Oraintxe da arrain bikain horretaz gozatzeko garaia. Sardinak bezala, oso egokiak dira plantxan, parrillan zein labean prestatzeko, eta antzerako zaporea dute. Bien arteko alde nagusia haien kolorea eta tamaina da. Baina ez dago aukeratu beharrik, hamaika arrazoi emango dizkizugu, biak kontsumi ditzazun.
  • Sardinak: Ekainean batuko zaie antxoei arrain hau. Zalantzarik gabe, uda gogora ekartzen digun arrain nagusia da. Dagoeneko ia usain ditzakegu San Joanetako sardinak! Arrain urdin bikaina da, txikia, eta haren zaporea biziagotzen duen koipe-kopuru osasungarria duena, parrillan prestatuta paregabea, udako arrainik ezezagunenetako bat bihurtzen duena.
  • Hegaluzea: Kantauri itsasoko erregea da, eta udaberri eta uda sasoietako arrainik goxo eta osasungarrienetakoa. Hilabeteotan, mendrezkak ezin du hutsik egin penintsula iparraldeko arrantza-jatetxe tradizionaletako menuetan.
  • Bakailaoa: Gure gastronomiako beste arrain klasikoetako bat.  Iparraldeko Atlantikoko ur hotzetatik dator, eta freskoa edo gazitua aurki dezakezu. Oraindik sasoian gaude. Fresko-freskoa dagoen jakiteko zantzuak: gorputz distiratsua, zakatz gorriak, begi irtenak, begi-nini beltz eta argia.
  • Erreboiloa: Ez da munduko arrainik politena, baina beharrik ere ez. Arrain zuri honen zaporeak duen itxura konpentsatzen du. Lupinaren antzera prestatzen da: baratxuri pixka bat, oliba-olioa, patatak… eta labera. Halaxe aterako diozu etekinik handiena. 
  • Berdela: Oraindik goza dezakezu arrain urdin goxo eta osasungarri honetaz, zure asteko menua osatzeko.Parrillan edo labean prestatzea da egokiena.Berdel aleak aukeratu behar dituzunean, izan daitezela ale ez oso handiak, eta azal distiratsu eta irmodunak.

Ze beste arrain gomendatuko zenuke uda atarian ahobizarra kentzeko?

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.