Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Hegaluzea: norbere burua zaintzeko garaia da

Hegaluzearen sasoi betean gaude, eta ezin dugu aukera hori aprobetxatu gabe utzi. Arrain urdinen ordezkari nagusienetakoa da, gantz asegabe kopuru handia baitu, baita jarraian ikusiko ditugun beste elementu osasungarri batzuk ere. Baina hori baino lehen, errepasa ditzagun hegaluzearen eta atuntxikiaren arteko aldeak.

Hegaluzea (Thunnus alalunga) atun zuri izenaz ezaguna da, eta tunidoen familiakoa da. Atuntxikiak ez bezala (Sarda sarda) –haginzorrotza edo Atlantikoko atuna ere deitzen zaio–, hegaluzeak 4 kilotik gorako pisua izaten du eta amuz arrantzatzen da Kantauri itsasoan.  

Hegaluzearen eta atunaren arteko alde nagusia da bularraldeko hegalaren luzera; askoz luzeagoa da hegaluzearena. Gainera, kolore iluneko marra zeiharrak ditu bizkarraldearen alde bietan. 50 eta 80 cm arteko luzera izaten du hegaluzeak, eta metro bat izatera ere irits daiteke.

Hegaluzea udako hilabeteetan harrapatu ohi da, maiatzean eta ekainean batez ere, eta sasoi horixe da arrain hau kontsumitzeko garairik onena.

Zergatik jan beharko nuke hegaluzea?

  • Gantz asegabe kopuru handia du: Tartean Omega 3; gantz horiek odoleko kolesterol-maila egokia mantentzen laguntzen dute, aterosklerosia eta bihotzeko gaixotasunak prebenituz.
  • Bitamina lipodisolbagarriak ditu: Arrain honen errazio batek egun bakoitzeko gomendatutako D bitamina kopurua eskaintzen digu; bitamina hori oso garrantzitsua da gure organismoak kaltzioa ondo xurga dezan, baita osteoporosia prebenitzeko ere.
  • Kalitatezko proteina-iturria da: Aminoazido esentzial guztiak ditu –gure organismoak sintetiza ezin ditzakeenak eta dietatik bereganatu behar dituenak–, gure beharrak asetzeko kopuru egokian.
  • B taldeko bitaminak: Nabarmena da B12, B3 eta B6 bitaminen presentzia. Funtzio ugari dituzte, hala nola funtzio neurologiko egokia mantentzea, nekea eta akidura murriztea eta immunitate-sistema indartzea.
  • Funtsezko bitaminak ditu: Fosforoa, potasioa eta, batez ere, selenioa. Errazio bat nahikoa da pertsona heldu batek duen mineral honen eguneko beharra asetzeko; onuragarria da ilerako, azazkaletarako eta tiroide glandulak ondo funtziona dezan.