Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Running

Trail runninga: urrats bat aurrera (eta gorantz) zure lasterketetan

Asfaltoaren gainean esperientzia handiko korrikalaria zara eta erronka berrien bila ari zara? Beharbada deigarria irudituko zitzaizun trail running delakoa, baina ez zara inoiz proba egitera ausartu. Gero eta korrikalari gehiago erakartzen dituen modalitatea da. Une egokia izan daiteke.

Mendiko lasterketak ere deitzen dira, eta naturako edozein bidezidorretan egiten den modalitatea da. Hau da, ez da ezinbestean mendi garaietan jokatu behar trail runninga izan dadin.

Oso zorrotza da lasterketa-modalitate hau, eta beharrezkoa da teknika ona izatea. Horrez gain, kontzentrazio handia behar da, eta zuhurtzia handiz jokatzea, zoru irregularrean jokatzen baita, tarte asko pista eta bidezidorretatik kanpo daude, harkaitzez, sustraiz, lokatzez, lurrez, neguan elurrez betetako eremuekin, eta desnibel handiekin.

Trail runningerako lehenengo urratsak

Kilometro asko egindako korrikalaria baldin bazara ere, trail runninga inoiz egin ez baduzu, hobe izango duzu hasiberria bazina bezala hastea. Oinarrizko arauak:

  • Has zaitez pixkanaka. Proba ezazu bidezidor edo ibilbide errazetan eta desnibel txikia dutenetan.
  • Berotu eta luzatu ondo. Arreta eskaini artikulazioei, gehiago sufritu baitezakete zoru irregularretan, oinkadak ez baitira uniformeak.
  • Zaindu zure energia-gastua. Ez behartu zure burua zirkuitu batean edo asfaltoaren gainean egingo zenukeen bezala, eta gorde energia itzulerarako.
  • Teknika: Funtsezkoa da oinkada, beraz, saia zaitez inpaktua oinaren aurrealdearekin arintzen. Txandaka itzazu eremu lauak eta igoerak, gorputzaren goiko aldea pixka bat aurrerantz okertuta eta, jaitsieretan, erabili besoak gorputza orekatzeko. Trekkingeko bastoiak ere erabil ditzakezu.  Fartlek teknikaerabiltzeak ere lagunduko dizu aurreratzen.
  • Eraman ezazu mugikorra kargatuta eta GPSa, ibilbidean gal ez zaitezen.

Inguruneaz gozatzea

Trail runningak badu abantaila garrantzitsu bat, hirikoak ez duena. Korrika egitearen onurakgorabehera, naturarekiko zuzeneko kontaktua. Zentzumenak aktibatzeko, zure gorputzari entzuteko eta naturarekin berriro konektatzeko modu osasungarri eta jasangarria da.