Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Running

Zein da korrika egiteko teknikarik onena?

Korrika egiteko teknika ugari dago, baina zure gorputzari ezin hobeto datorkion bat bakarra. Ez da erraza erosoa eta eraginkorra den korrika egiteko metodo bat aurkitzea, batez ere lesioak prebenitzea ahalbideratuko dizuna, eta zenbait xehetasuni erreparatu behar zaio, lehenbailehen aldatzeko eta zure oinkadari, morfologiari eta mailari ondoen datorkion teknika erabiltzen hasteko.

Korrikalari lehenengo urratsak egiten ari bazara, pixkanaka hastea gomendatzen dizugu: ibilaldi bizkor batek (Power Walking), runningean hasteko metodo ona izateaz gain, gerora baztertzeko zailak izan litezkeen akatsak edo 'bizioak' antzematen eta zuzentzen lagunduko dizu: postura, besoen mugimendua, arnasketa, etab.

Halaber, ezin zara korrika egiten hasi esperientzia eta ikaskuntza handiko atleta profesional baten teknika bera erabiliz. Bulkadarik galdu gabe beren indarrak ondo neurtzeko gai diren korrikalariak hobeak dira, eta hori denborarekin eta jarraitutasunez ikas daiteke.

Korrika egiteko teknikak

  • POSE metodoa: kontua da eraginkorragoa izaten eta lesioak saihesten lagunduko dion berezko teknika aurkitzea POSE metodoak iradokitzen duena da oinkada laburragoak egitea, oina grabitate-zentroan eror dadin, aldakaren azpitik. Era horretan, laburragoa da taloiarekin egiten den inpaktua, eta dezelerazioa arinagoa da, horrela energia aurreztuz. Hiru fase ditu: 
    • Pose: airean dagoen oina grabitate-zentrora (aldaka) hurbiltzea, lurrean dagoenak orekari eusten dion bitartean. 
    • Fall (erortzea): airean dagoen oina lurrera ‘erortzen’ da, gorputz-enborrari tente eta oinarekin lerrokatuta eutsiz.
    • Pull (tiratzea): hasierako posiziora itzultzea, lurrarekin kontaktuan dagoen oina grabitate-zentrorantz ‘tiratuz'.
  • Teknika Zirkularra: Ezaugarri nagusia da orkatilak–oinak airean dagoen bitartean egiten duen mugimendu zirkularra. Lurrean dagoen zangoko belaunaren altuera ingururaino jasotzen da oina. Beherantz jaisterakoan, oina atzera egiten hasten da lurrera iritsi eta bulkada egin aurretik. Lasterketa labur eta azkarretako ohiko teknika da.
  • Penduluaren teknika: Oinak-orkatilak-belaunak pendulu bat bailiran lan egiten dute. Apenas tolesten da airean dagoen zangoko belauna, eta oina ia puntu berberetatik igarotzen da mugimendu osoan. Ohikoa da lasterketa luzeetan, esfortzua neurtzea beharrezkoa baita, nahiz eta inpaktu handiagoa duen artikulazioetan.
  • Galloway edo CACO metodoa: Teknika bat baino gehiago, entrenatzeko metodo bat da. Lasterka-aldiak eta oinezko-aldiak tartekatzen dira; horregatik deitzen zaio CACO metodoa ere (CAminar COrrer). Behin hori dominatzen dugunean, beste batzuekin has gaitezke, Fartlek esaterako.

Aldea egon daiteke korrika egiteko teknika bat edo beste aukeratu, ez korrikalari eraginkor eta azkarragoa izateko soilik, baizik eta baita eragozpenik gabe edo artikulazioetan kalterik eragin gabe korrika egiteko ere. Zein da zure teknika?

Korrika egiten hastera baldin bazoaz, izan dadila postura egoki batean

Lesioak izateko arriskua biderkatzen duten faktore asko daude: teknika desegokiaaukeratzea, oinkada irregularrak egitea eta oinetako desegokiak –edo oso zaharkituak– erabiltzeak dira faktore horietako batzuk. Korrika egiten hasten direnen kasuan, berebiziko garrantzia du postura zaintzeak ere. Hona hemen lesioak saihesteko jarraibide batzuk:

  • Burua zuzen eta sorbaldak erlaxatuta.
  • Besoak 90 graduko angelua osatuz, eta gorputz-enborretik pixka bat bereizita.
  • Bizkarrezurra zuzen (buruarekin lerrokatuta), eta gerria libre, mugimendua oinkadari egokitzeko.
  • Eskuak solte eta erlaxatuta.
  • Zangoak erdi-tolestuta eta oinkada laburra.
  • Oinkada: taloiaren eta oin-puntaren arteko bitarteko sostengua.