Zaindu zeure burua
Ordu-aldaketa, gorabeherarik gabe: hobeto lo egiteko gakoak
Urriko azkeneko asteburuan erlojuak atzeratzea eta neguko ordutegira pasatzea tokatzen da. Ordubeteko atsedena irabazten dugu, bai, baina gorputzari ez zaio beti ondo etortzen. Goizago iluntzen du, arratsaldeak azkar batean igarotzen dira, eta normala da nekea sentitzea edo ohiko orduan ezin loak hartzea.
Norbere burua zaintzeko, garrantzitsua da gure erritmo biologikoak errespetatzea. Ez dago egun batetik bestera atseden perfektua bermatuko digun formula majikorik, baina badaude loaren higienerako eta elikatzeko jarraibide txiki batzuk, gorputzari sinkronizatzen laguntzen diotenak.
Argitasuna eta ordutegiak: aliatu onak
Gure organismoak erritmo zirkadianoen arabera funtzionatzen du, hau da, hein handi batean argi naturalaren mende dagoen barne-erloju baten arabera. Goizago ilundu eta errutina aldatzen denean, melatoninak, loa eragiten duen hormonak, desorekatzeko joera izaten du egun batzuez.
Horregatik, ordua aldatu ondorengo egunetan, baliagarria izan daiteke zenbait errutina zaintzea:
- Goizeko argia: Eguneko lehenengo orduetan eguzkia hartzeak gerarazi egiten du melatonina, eta buruari abisatzen dio hasi dela eguna.
- Ordutegi erregularrak: Egunero ordu berean jaikitzea eta jatea da zure erritmo biologikoetarako oinarririk indartsuenetakoa. Saia zaitez bazkaria asko ez atzeratzen.
- Aldaketak logelan: hotz egiten duenean, ohean gelditzeko gogoa izaten dugu, baina saiatu logela aireztatuta, ilunpean eta fresko mantentzen.
Prestatu egunaren amaiera ere
Goizean egiten duguna bezain garrantzitsua da gauera nola iristen garen atsedena hobetzeko. Ez da beharrezkoa lotarako ordua erritual konplexu bihurtzea, jarraibide sinple batzuek loa hobetzen lagun diezagukete:
- Arin eta goiz afaltzea: Digestio astun batek handitu egiten du gorputzaren tenperatura, eta eten egiten ditu loaren fase sakonak. Afaldu sasoiko barazkiz egindako kremak, arraina lurrunetan, edo tortilla suabeak, oheratu baino ordu eta erdi edo bi ordu lehenago.
- Kontrolatu kafeina arratsaldetan: kafeak, te bizigarriek eta freskagarri jakin batzuek blokeatu egiten dute adenosina, logura ematen digun osagaia.
- Itzaltze digitala: Mugikorren, tableten eta ordenagailuen argiak oraindik egunez dela sinestarazten dio gure buruari. Itzali pantailak lotaratu baino gutxienez 45 minutu lehenago, eta scroll-aren ordez, hartu liburu bat edo egin luzatze-ariketa suabe batzuk.
Zuri ere gorabeherak eragiten al dizkizu ordu-aldaketak? Edo ohartu ere egin gabe egokitzen zara? Konta iezaguzu Facebook, X, Instagram edo TikTok-en.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.