Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Zaindu zeure burua

Atseden hartzeak duen garrantzia: zure loa hobetzeko ohiturak

Atseden hartzea funtsezkoa  da gure organismoak behar bezala funtziona dezan. Batzuetan, gaur egungo bizi-erritmo azkarrak eta pantailaz inguratuta egoteak atseden-ohitura egokiak izatea eragozten digu. Garrantzitsua da azpimarratzea kontua ez dela soilik lo egiten, baizik eta, batez ere, lo-kalitate ona izatea.

Loa prozesu konplexua eta alderdi anitzekoa da, energia berreskuratzeko aukera emateaz gain, memoria finkatzen, zelulak oneratzen eta sistema immunologikoa indartzen ere laguntzen diguna. Nahiko al zenuke hobeto lo egitea?  Zure atsedena hobetzeko ohitura eta iradokizun batzuk emango dizkizugu:

  • Oheratu eta esnatu zaitez ordu berean, baita asteburuetan ere. Horrek erloju biologikoa erregulatzen laguntzen digu
  • Ahal dela, ez hartu kafeinarik. Eguerdi ondoren kafeina hartzeak eragina izan dezake loan. Kafeinaren ordez, har ezazu infusio bat; atseden hartzen lagun diezazuke.
  • Ez hartu nikotinarik, ezta alkoholik ere. Osasunerako kaltegarriak izateaz gain, lo sakonaren kalitatea kaltetu dezakete.
  • Ez jan afari astunik edo ongarri gehiegi dituenik, urdaileko ondoeza eragin baitezakete.
  • Mugatu siestak.Ez ezazu “lo-kuluxkarik” egin arratsaldeko hirurak baino lehen, gaueko loa ez alteratzeko. Hobe siesta laburrak egitea, gehienez ere 15 bat minutukoak.
  • Mantendu tenperatura egokia logelan (18-20º). Horrek atseden hartzen lagunduko dizu.
  • Ez eduki argi distiratsurik eta gailu elektronikorik logelan. Ez erabili telefonorik edo tabletarik oheratu baino lehen.

Datu bitxi modura, hainbat azterketak frogatu dute lo-falta kronikoak alkoholaren kontsumoak duen antzerako eragina izan dezakeela buruan, errendimendu kognitiboa, kontzentrazioa eta erabakiak hartzeko gaitasuna murriztuz. Horregatik, atseden-errutina osasungarriak izateak, gure gogo-aldartea eta energia hobetzeaz gain, gure osasun mentala eta fisikoa ere babesten ditu. Ondo lo egitea ez litzateke luxu bat izan behar, lehentasun bat baizik.