Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Trukuak/Aholkuak

Zure atsedena hobetzeko 5 aholku

Lo egitea funtsezkoa da gure osasun eta ongizate orokorrerako. Baina pertsona askok ahaleginak eta bi egiten dituzte gauero behar adina lo egiteko eta behar bezala atseden hartzeko. Post honetan, bost aholku praktiko aztertuko ditugu zure loaren kalitatea eta kantitatea hobetzen laguntzeko, errutinak ezartzetik hasi eta atseden hartzeko giro egokia sortzeraino.

1. Lo egin aurretik ez egon gehiegi pantailen aurrean: gailu elektronikoen argi urdinak melatonina, loa erregulatzen duen hormona, ekoiztea eragotz dezake. Ahal dela, ez erabili telefonoak, tabletak eta ordenagailuak ohera joan baino ordubete lehenago gutxienez.

2. Lo egin aurretik ez hartu kafeinarik eta ez egin otordu astunik: kafeinak esna eduki zaitezkeenez, ez hartu oheratu baino ordu batzuk lehenago. Gainera, gomendagarria da lo egin aurretik digeritzeko zailak diren otorduak ez egitea, digestioak lo hartzea zaildu baitezake.

3. Sortu lo egiteko giro aproposa: ziurtatu zure logelan ahalik eta argi gutxien izatea, eta giro lasaia eta freskoa izatea. Jarri gortina opakoak, belarrietako tapoiak edo zarata zuriko makinak, kanpoko edozein distrakzio blokeatzeko. Azkenaldian, modan jarri da ASMR teknika, “Erantzun Sentsorial Meridiano Autonomoa”, edukia sortzen dutenen bideoen bitartez; hau da, esperientzia sentsorial atsegina izaten dute zenbait pertsonak estimulu espezifikoei erantzunez, tartean, xuxurla leunak, objektuen soinu manipulatuak, kolpe txikiak edo objektuekin egindako mugimendu geldoak.

4. Landu erlaxazio-teknikak: oheratu aurretik, hartu denbora erlaxatzeko eta zure burua lasaitzeko. Besteak beste, proba dezakezu arnasketa sakoneko teknikak, meditazioa, yoga leuna egitea edo besterik gabe liburu lasaigarri bat irakurtzea. Jarduera horiek estresa murrizten eta zure gorputza lo egiteko prestatzen lagun diezazukete.

5. Hartu lo egiteko errutina sendo bat: zure gorputzaren barneko erlojuak lo-zikloak erregulatzen ditu. Egunero ordu berean oheratu eta jaikita, baita asteburuetan ere, barne-erloju horri sinkronizatzen lagunduko diozu. Horrek gauean lo hartzea errazteaz gain, goizean berez esnatzen laguntzen du, atseden handiagoa sentituz.

Jakin ohitura txikiek eragin handia izan dezaketela gaueko zure atsedenean eta zure osasunean, oro har.