Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Muskuiluak kontserban

Nakar-itxurako gainazal distiratsu beltzeko bi maskorrez osatutako moluskua da muskuilua, eta barruan aurkitzen da animalia, laranja kolorekoa. 5 eta 10 zentimetro arteko tamaina izaten du; nolanahi ere, barietaterik handienek 15 zentimetro ere izan dezakete.

Ernaldu ondoren, aske igeri egiten dute, bisuaren bitartez gainazal batera finkatzen diren arte; molusku honen zati iletsuari deitzen zaio bisua. Normalean arroketara itsasten dira, baina muskuiluak biltzea zaila eta arriskutsua denez, azkeneko hamarraldietan txanelen sistema erabiltzen da molusku hauek hazteko. Haztegi flotagarri bat da sistema hori, hainbat soka dituena; soka horietara itsasten dira muskuiluak eta, han, bost bat hilabetez uzten zaie hazten, tamaina aproposa izatera iristen diren arte.

Kontserba guztien artean, Espainian gehien kontsumitzen den bigarrena da muskuilua. Duten zapore suabe eta finari esker, idealak dira fresko edo berezko erara kontsumitzeko, entsaladan, arrozarekin, zopa edo krema batean edo, are, ogitartekoan, proteina kopuru ona eta kaloria oso gutxi (60 kcal / 100 g) baitute.

Kontuan izan behar da kontserbek produktuek berez dutena baino gatz kopuru handiagoa dutela; horrenbestez, hipertentsioa duten pertsonek lehentasuna eman beharko liokete naturalean kontsumitzeari, eta kontserbak noizean behin bakarrik jan.

Zein dira muskuiluetan nabarmentzen diren mantenugaiak?

  • Proteinak: proteina kopuru handiko eta koipe gutxiko jakia dira muskuiluak. Pisua mantentzeko edo galtzeko dietak aberasteko aukera bikaina dira.
  • Omega 3 gantz-azidoak:Duen koipe gutxia asegabea da; azterketa askotan gelditu da frogatuta gantz mota horrek osasunean dituen onurak. Horrela, bada, kolesterol-mailak egonkor mantentzen laguntzen du, ateroma-aterosklerosi plakak sortzea saihestuz eta, era horretan, osasun kardiobaskular onari eutsiz. Funtzio kognitiborako ere garrantzitsuak dira; atzeratu egiten dute neuroendekapenezko gaixotasunen agerpena –Alzheimerra kasu– eta, are, frogatuta dago eraginkorrak direla minbizi mota batzuen aurka babesteko.
  • Mineralak:selenioa dute batez ere; antioxidatzaile indartsua dena, eta oligoelementu horren eguneko beharrak asetzeko, nahikoa da muskuilu anoa bat. Nabarmentzekoak dira burdina, iodoa, fosforoa eta zinka ere.
  • B taldeko bitaminak:B12, B3 eta B9 batez ere. Zianokobalamina edo B12 bitamina garrantzitsua da globulu gorrien sorkuntzan batez ere; B3 bitaminak, berriz, larruazala egoera onean mantentzen edo sexu-hormonak osatzen laguntzen du, besteak beste. Folatoak edo B9 bitamina bereziki garrantzitsuak dira haurdun dauden emakumeentzako, umekiaren sortzetiko malformazioak prebenitzen baititu, arantza bifidoa esaterako.

Egin al duzu inoiz muskuilu-patea? Nahastu ezazu lata bat muskuilu lata (era naturalean edo eskabetxean), lata bat atun eta pare bat koilarakada igurzteko gazta. Amaitzeko, gustukoen dituzun espeziak botatzeko aukera ere baduzu (oreganoa, piperbeltza, perrexila...), eta horra hor aperitibo edo askari benetan elikagarria.

  Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista