Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Muskuilu freskoak azafraiarekin

Plater baten prestaketa garrantzitsua da, baina baita haren aurkezpena ere. Oraingo honetan, betiko platera alde batera utzi eta muskuilu errezeta hau lata batean aurkeztea proposatzen dizugu.

OSAGAIAK

(4 pertsonarentzat)

Eskabetxean dauden muskuiluen krema egiteko:
2 lata Muskuilu eskabetxean
1 Patata zuritu eta egosi 

Muskuilu freskoak prestatzeko:
1/2 kg Muskuilu fresko
20 gr Piperbeltz
1 hosto Erramu
1/2 Tipulin
1 koilarakada Azafrai

PRESTATZEA

Eskabetxean dauden muskuiluen krema egiteko muskuiluak pototik atera eta patata egosiarekin batera txikituko ditugu. Muskuilu poteak garbitu, eta gerorako gordeko ditugu.

Muskuilu freskoak prestatzeko, aldiz, piperbeltzarekin, erramuarekin eta tipulinarekin kazola batean sartu, estalkia jarri, eta sutan jarriko ditugu. Behin muskuiluak ireki direnean, maskorretik bereizi eta gerorako utziko ditugu. Potoaren azpialdean eskabetxe-muskuiluen krema jarriko dugu eta horren gainean muskuilufresko egosiak. Gainetik azafraia botako dugu.

  • LEHENAK
  • ARRAINAK ETA ITSASKIAK
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DENBORA: 30'-60'
  • OSASUNGARRIA
  • ZELIAKOAK
  • LAKTOSA GABEA