Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Maskordun gutiziak

Maskorra baldin badu, moluskua izango da ziur asko. Itsaso-munduko familiarik bitxienetakoa da: itsas hondoan edo haitzetan itsatsita bizi dira, eta kuskubikoak dira ezagunenak –bi pieza dituztenak–, hala nola ostrak, txirlak, bieirak, muskuiluak, berberetxoak eta muxilak.

Gabonetan gailentzen diren produktuak dira, zalantzarik gabe, eta errezeta goxo-goxoak presta daitezke haiekin. Bide batez, esan behar dugu itsaskiak aukera bikaina direla anemia duten pertsonentzako, txirlak batez ere –baina baita muskuiluak eta berberetxoak ere–, burdina kopuru handia baitute.

Urte guztian zehar egoten diren arren, Gabonetan etxe askotan dute muskuilu beteak prestatzeko ohitura. Hiru muskuilu mota dago: haitzekoak, haztegikoak (betetzeko erabilienak) eta bouchot deritzona, haztegikoa hau ere, baina hazteko metodo bereziagatik bereizten dena.

Hona hemen zenbait errezeta, itsasoak eskaintzen dizkigun maskordun gutiziez goza dezazun: