
Ostrak eskabetxean
Lau lagunentzako osagaiak
Lau ostra
25 gramo ardo-ozpin
Koilarakada bat piperbeltz-pikor
20 gramo modena erredukzio
Koilarakada bat erramu
Koilarakada bat oliba-olio
Tipulatxa, juliana eran moztuta
Piperbeltz arrosa pikorrak
Nola prestatu:
Ozpina sutan jarriko dugu, piperbeltz beltzarekin eta erramuarekin, erdira murriztu, eta modena erredukzioa gehituko diogu. Irakiten duenean, iragazi egingo dugu. Hozten utziko dugu, eta oliba-olioa gehitu.
Ostrak irekiko ditugu, soberan duen ura kendu, eskabetxearekin saltsatu, eta tipulatxa edo txalota eta piperbeltz arrosa pikor pare bat jarriko dugu.
- LEHENAK
- BIGARRENAK
- ARRAINAK ETA ITSASKIAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 30'-60'
- HAURRAK
- OSASUNGARRIA
- LAKTOSA GABEA
- ZELIAKOAK