
Muskuiluak tenpuran, tartariarrarekin
Lau lagunentzako osagaiak
400 gramo muskuilu
Saltsa tartariarra prestatzeko:
50 gramo maionesa
10 gramo kapar, xehetuta
10 gramo ozpinetako luzoker, xehetuta
10 gramo pipermin, xehetuta
Tenpura egiteko:
100 gramo irin
50 gramo Maizena
200 gramo ur izoztu
5 gramo gatz
5 gramo azukre
Nola prestatu:
Muskuiluak lurrunetan ireki eta bizarrak kenduko dizkiegu. Beraien uretan gordeko ditugu, erabiltzen ditugun arte.
Saltsa tartariarra prestatzeko:Osagaiak nahastu eta gerorako gordeko dugu.
Tenpura egiteko: Osagaiak ondo nahastuko ditugu, hagaxka batekin. Muskuiluaren maskorrean koilarakada bat saltsa tartariar jarriko dugu; muskuiluak irinetatik pasatu, tenpuran sartu eta oliba-oliotan frijituko ditugu, 180 gradutan.
Paper xurgatzaile baten gainera atera, eta epeltzen direnean, saltsa tartariarraren gainean jarriko ditugu.
- BIGARRENAK
- LEHENAK
- ARRAINAK ETA ITSASKIAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 30'-60'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK