
Elikadura osasungarria
Marrubien ezagutzen (edo gogoratzen) ez zenituen onurak
Marrubiak benetako altxorra dira fruten artean; arrakasta handia dute, haien zaporeari eta testurari esker, eta antioxidatzaile, bitamina eta mineral ugari eta eduki kaloriko txikia dute. Fruitu gorriak diren aldetik, onura ugari dute; hala nola sistema immunologikoa indartzen eta osasun kardiobaskularra hobetzen laguntzen dute.
Marrubi sasoia da, aprobetxa ezazu!
Sasoirik onenean daude marrubiak, eta haiez gozatzeko garairik onena da (ekainera arte); ez bakarrik zapore bikaina dutelako, baizik eta baita fruta oso moldakorra delako ere… fruta ezin hobea da piknik batera eramateko zein zure eguneroko errutinan kontsumitzeko. Azter ditzagun marrubien onura guztiak, eta nola txerta ditzakegun gure otorduetan!
Marrubien onuretako batzuk…
- C bitamina ugari dute: Marrubi errazio txiki batek (8-10 marrubi) egun bakoitzerako gomendatutako C bitamina kantitatea osa dezake. Mantenugai hori funtsezkoa da sistema immunologikoa indartzeko eta larruazal osasuntsua izateko.
- Antioxidatzaile naturalen iturria: Marrubiek antozianinak eta beste antioxidatzaile batzuk dituzte; osagai horiek erradikal askeek eragindako kalteei aurre egiten laguntzen dute. Horrek gaixotasunak izateko arriskua murriztu dezake eta modu osasungarrian zahartzen lagundu.
- Onuragarriak dira bihotzaren osasunerako: Duten zuntz, potasio eta hanturaren aurkako osagaiei esker, presio arteriala erregulatzen eta kolesterol-mailak murrizten lagun dezakete marrubiek, era horretan osasun kardiobaskularra babestuz.
- Gure hortzak zuritzeko: Bitxikeria interesgarri modura, aipatzekoa da marrubiek azido maliko kopuru handia dutela; osagai natural horrek agente garbitzaile gisa jarduten du, eta hortzetako azaleko orbanak modu suabean murrizten lagun dezake.
Zure dietan marrubi gehiago txertatzeko hiru modu
- Erabil itzazu goizetako zure irabiakietarako
- Konbina itzazu jogurt naturalarekin edo greziarrarekin.
- Bota zure entsaladei, ukitu freskagarri bat emateko.
Ezagutzen al duzu marrubien beste onuraren bat? Nola sartzen dituzu zure elikaduran? BM Supermerkatuetan fruta fresko aukera zabala duzu, tartean sasoiko marrubiak, zeure burua zaintzeko eta udaberriaz gozatzeko idealak, hala nahi baduzu.