
Elikadura osasungarria
Lanera edo ikastetxera eramateko 3 snack osasungarri
Snack-ez ari garenean, erronka bat izan daiteke zerbait osasungarria, goxoa eta praktikoa aukeratzea. Hala ere, etxean egindako snack-en aldeko apustua egitea, zure poltsikorako aukera ona izateaz gain, benetan elikagarriak diren aukera orekatuez gozatzeko modu bat ere bada. Hona hemen hiru ideia orijinal eta prestatzeko errazak, inspira zaitezen, otordu artean gosea asetzeko zure aliatu onenetakoak izango direnak, zauden tokian zaudela.
1. Jogurta frutekin eta granolarekin
Nola prestatu:
- Aukeratu jogurt natural edo greziar bat, azukre erantsirik gabe.
- Gehitu fruta freskoak, hala nola marrubiak, banana edo ahabiak.
- Hautseztatu granola edo zereal-nahasketa pixka batekin (hobe etxean prestatutakoa baldin bada edo, bestela, azukre erantsirik gabea).
- Ukitu gozo bat eman nahi badiozu, gehitu ezti-koilarakadatxo bat edo kanela-hauts pixka bat.
2. Hummusa barazki-makilatxoekin
Nola prestatu:
- Moztu tiratan barazkiak, adibidez, azenarioa, apioa, luzokerrak edo piperrak.
- Zerbitzu hummusa aparteko ontzi txiki batean, barazki-makilatxoak bustitzeko.
3. Olo eta bananazko etxean egindako barratxoak
Nola prestatu:
- Birrindu bi banana heldu, pure bat lortu arte.
- Gehitu pure horri katilukada bat olo-maluta, koilarakadatxo bat kanela eta nahastu; nahi baduzu, txikitutako fruitu lehorrak edo txokolate beltz zatiak bota (aukerazkoa).
- Zabaldu nahasketa molde txiki batean, eta forratu laberako paperarekin.
- Labekatu 180ºC-tara 15-20 minutuz, trinkotzen diren arte.
- Utzi hozten, moztu barratxotan, eta gorde ontzi hermetiko batean.
Bururatzen al zaizu beste snack-en bat?