Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura

Kantauriko legatza: preziatuena, ezin hobea edozein menu-motatarako

Kantauriko legatza arrain zuria da, gantz gutxikoa eta espezie asko dituena: Australa, Argentinakoa, Ozeano Barekoa, beltza, zilarkara, etab. Baina, bere zapore eta testuragatik preziatuena, eta BM Supermerkatuetako arrandegietan beti topatuko duzuna, Kantauriko legatza da.

Gainera, gure arrandegietan topatuko dituzun Kantauriko legatz guztiak arrantza-aparailu jasangarriekin harrapatuak dira:

  1. Bolantak
  2. Kakoa edo amua. Arrantza-aparailurik selektiboena eta erasokortasun gutxienekoa da. Legatzak, amukoa bada, gehiago irauten du, ez duelako beste arrainekin igurtzirik izan, eta ez duelako jasan ez kalterik ez kolperik.

Gantz gutxi duenez, arrain zuria astean hirutan jatea gomendatzen da.

 

NUTRIZIO-OSAERA

  • Kaloria-ekarpena: 65 kcal /100 g (gomendatutako kontsumoa: 200 g)
  • Ura: % 80
  • Gantza: % 2 baino gutxiago
  • Gluzidoak edo azukreak: ez du
  • Proteinak % 16 balio biologiko bikainekoak; hau da, ia denak aprobetxatzen ditu organismoak.
  • B taldeko bitaminak*
  • Mineralak: potasioa (gorputzeko ura erregulatzen laguntzen du), magnesioa (hezurren eta muskuluen osasunerako lagungarria), selenioa (antioxidatzailea), lohia (beharrezkoa tiroideek behar bezala lan egiteko).

*B taldeko bitaminak (B1, B2, B3, B9, B12) ez daude kantitate handitan, baina garrantzitsuak dira mantenugaiak aprobetxatzeko (proteinak, karbohidratoak, gantzak), eta parte hartzen dute globulu gorriak sortzen, sintesi genetikoan eta nerbio-sistemaren funtzionamendu onean, besteak beste.

 

LEGATZA KONTSUMITZEAK DITUEN ONURAK

Nutrizio-balio handiak dituenez, arrain ezin hobea da edozein pertsonarentzat eta edozein menu edo dietatarako. Hauei gomendatzen zaie bereziki:

  1. Kolesterol altua duten pertsonak, kolesterol eta gantz gutxi (<% 2) duelako.
  2. Pisua kontrolatu nahi duten pertsonak, kaloria gutxi dituelako (65 kcal/100 g)
  3. Diabetesa duten pertsonak, ez baitu azukrerik.
  4. Kirolariak, balio biologiko handiko proteinak dituelako (% 16).
  5. Digestio-arazoak dituzten pertsonak, oso erraza baita digeritzeko.
Marta aguirre   Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa

 

ERREZETAK

Legatza oso digestio-lagungarria da, eta bere mantenugai guztiak aprobetxatzekoak dira. Hori dela eta, beste edozein elikagairekin batera jan daiteke. Bestetik, modu askotara presta daiteke: saltsa berdean, Galiziako erara, arrautzaztatuta, frijituta, lurrunetan eta labean. Aukeratu gehiena gustatzen zaizuna eta egoera bakoitzerako egokiena dena.

Bi errezeta hauek ere probatu ditzakezu:

 

Lotura duen albistea: Anisakis parasitoaren sintomak eta tratamendua