Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Legatz trontzoa muskuilu aparrarekin

Muskuilu apartsuak nola prestatu azalduko dizugu; kasu honetan, plantxan egindako legatz-solomoa ontzeko erabiliko dugu, baina beste edozein arrainentzako ere balio diezazuke.

OSAGAIAK

(4 pertsonarentzat)
4 trontzo legatz
200 gr muskuilu
1 arrautza-gorringo
20 ale piperbeltz
20 hosto albaka
Oliba-olioa

PRESTATZEA

Muskuiluak egosten jarriko ditugu, albakarekin eta piperbeltzarekin batera,  kazola estali batean. Sutik kenduko dugu.

Saltsa egiteko: lortzen den urairagaziko dugu. Ura epeldu denean, arrautza-gorringoa erantsiko diogu. Gerorako utziko dugu. Legatz trontzoak zartagin batean kozinatuko ditugu olioarekin, puntupuntuan egon arte.

Muskuiluak platerean jarriko ditugu, eta horien gainean legatz-trontzoak. Saltsa irabiagailuarekin emultsionatuko dugu. Lortzen den aparra plateraren oinarria estaltzen jarriko dugu.

PREZIOA: ERTAINA

DENBORA: 30’
ZAILTASUNA: 6/10
OSASUNGARRIA: 9/10