Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura

Kalabazaren ezaugarriak eta prestatzeko modu anitzak

Udazkenean iristen zaizkigu kalabazak, eta ezinbesteko jakia bilakatzen da gure mahaietan hilabete hauetan zehar. Kalabaza-landarearen fruitua da; udazkena iristean hasten da bere fruituak ematen landare igokari hori.

Mantenugai kopuru handia ematen digu; gainera, oso gozoa eta osasungarria da. Kaloria gutxiko eta bitamina eta mineral askoko elikagaia da, era guztietako dietatarako egokia.

Barazki horren onurak eta prestatzeko modurik errazenak eta osasungarrienak erakutsiko dizkizugu. Bide batez, gogorarazten dizugu fruta eta barazki bakoitzak bere espazioa daukala hozkailuan. Kalabaza non gorde behar duzun jakin nahi baduzu, deskubritu ezazu hemen.

Ze ezaugarri diru kalazabak?

  • A eta B bitaminak: A bitamina oso egokia da ehun bigunak eta hezurrak mantentzeko. Hortzak osasuntsu edukitzen ere laguntzen du, eta oso onuragarria da azalerako, post honetan kontatu genizuen bezala. B bitaminak zelulen metabolismo egokian laguntzen du.

  • Zuntz kopuru handia: Urdail eta hesteen sistemaren jarduna doitzen laguntzen dute.

  • Diuretikoa eta arazgarria: Likidoak kanporatzen laguntzen du, eta elikagai interesgarria da tentsio altua eta giltzurrunetako edo bihotzeko arazoak dituzten pertsonentzako.

Kalabazaren sekretuetako bat bere hazi edo kalabaza-pipa ezagunak dira. Hazi horiek mineral, bitamina eta zuntz asko dituzte gorputzerako; gainera, osasunerako olio eta koipe onuragarriak dituzte, bihotzak eta nerbio-sistemak ondo funtzionatzen laguntzen dutenak. Kaltzio, fosforo, potasio eta burdin ugari ere badute.

Kalabaza osagai duten errezeta batzuk

Kalabaza-krema

Ziur aski, hauxe izango da errezetarik ezagunena eta prestatzeko errazena. Osagai nagusiak dira kalabaza bera, azenarioak, porruak, patatak, olioa, ura eta gatza. Errezeta osasungarria eta azkar prestatzekoa.

Kalabaza-humusa

Kalabaza erre, eta txitxirioekin, olioarekin, kuminoarekin, piperbeltzarekin eta gatzarekin batera, humus pasta bat egin. Erraza eta sinplea!

Haragi gisatua kalabazarekin

Kalabaza udazken sasoi honetako gisatu tipiko on baten lagungarri ere aurkez daiteke. Gozotasuna eta kolorea emango dio, zalantzarik gabe.

Kalabaza-ogia

Ogi gozoa da, azken-buruko gisa edo jatorduetan lagungarri gisa zerbitza daiteke. Osagaiak dira kalabaza, legamia, eztia, irina eta gatza. Ohiko ogiaren antzera prestatzen da, kalabaza egosia eta birrindua gehituta orea nahasterakoan. Errezeta goxoa!

Beste errezeta batzuk

Anima zaitez kuiari askotariko itxurak ematen dizkioten gure errezetetako batzuk probatzera.

 

 

 

 

 

 

 

Beste errezeta batzuk

Anima zaitez kuiari askotariko itxurak ematen dizkioten gure errezetetako batzuk probatzera.

Barazki salteatuak kalabazarekin

Kalabaza eta muskuilu vichyssoisea

Kalabaza plantxan gazta parmesano-arekin eta almendrazko ozpin olioarekin

Arroz eta roquefort krematsua kalabazarekin

Kuia-fonduea