
Barazki salteatuak kalabazarekin
OSAGAIAK
(4 pertsonarentzat)
8 zainzuri berde
1 atal baratxuri
1 koilarakada arto-irin
200 gr kalabaza
½ brokoli
40 gr ilar
30 gr leka
4 xerra urdaiazpiko ondu
1 eskarola
ELABORAZIOA
Kalabaza likidotuko dugu, eta zukua gerorako gordeko dugu.
Baratxuri-atala olio pixka batekin frijituko dugu, eta kalabaza likidotua erantsiko diogu.
2 minutuz irakingo dugu eta arto-irin pixka batekin lodituko dugu, natillen antzeko ehundura lortu arte.
Urdaiazpikoa zartagin ez-itsaskor batean jarri, eta gainean sakatuko dugu, orri baten modura gera dadin. Bi aldeetatik pixka bat gorritu, eta gerorako utziko dugu.
Barazkiak bereizita salteatuko ditugu.
Platerean, lehenengo kalabaza-krema jarriko dugu eta gainean barazki salteatuak. Amaitzeko, urdaiazpikoa eta eskarola hosto batzuk jarriko ditugu gainean.
PREZIOA: ERTAINA
DENBORA: 50´
ZAILTASUNA: 6/10
OSASUNGARRIA: 10/10