Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Osasuna eta elikadura

Nola ipini elikagaiak hozkailuan

Elikagaiak hozkailuan ipintzerakoan, irizpide nagusia espazioa ahalik eta ondoen aprobetxatzea izan behar dela dirudien arren, hori ez da horrela, hozkailua antolatzeko, oso kontuan izan behar dira elikagai bakoitzaren beharrak. Elikagai batzuek beste batzuek baino tenperatura baxuagoa behar dute; horregatik, hozkailuan higiene egokia mantentzeko, ezinbestekoa da bakoitzari dagokion espazioa ematea. Osasun zentroetara iristen diren elikagai-infekzioetako asko elikagaien kontserbazio desegokiarekin lotuta egoten dira. Eta hori ekidin dezakegu aholku soil hauek kontuan hartuta.

Tiraderetan                                                                     
Espazio hori fruta, berdura eta barazkientzako da. Horrela, gehiegizko hotzak beraien propietateak kaltetzea saihesten da.

Hozkailuko atean
Hori da hotzik gutxieneko hozkailuko gunea, 10 bat gradutan egoten da; beraz, hor jarriko ditugu tenperatura baxuegirik behar ez duten produktuak. Adibidez, gurina edo margarina, saltsak (tomatea, maionesa, mostaza, etab.) edo iraupen luzeko kontserbak, marmeladak, adibidez. Edariak ere, freskagarriak edo zukuak, esaterako, hozkailuko atean ipiniko ditugu, baita esnea ere: ondo ixten badugu, ondo mantenduko da espazio horretan.

Arrautzak ere hozkailuaren atean ipini beharreko elikagaien multzoan sartzen dira, ahal izanez gero, arrautzentzako bereziki diseinatutako konpartimenduan utziko ditugu. Horrela, gainerako elikagaiengandik isolatzea lortuko dugu, elikagai horiek erraz xurgatzen baitituzte usainak. 

Behean
Hozkailuaren beheko aldeaz ari garenean, justu tiraderen gaineko apalaz ari gara. Zona hori izaten da hotzena eta, beraz, 2 gradu baino gehiagoko tenperaturarik behar ez duten elikagai galkorrenak gordetzeko egokiena da, hala nola, haragia eta arraina. Komenigarria da, gainera, ontzi hermetikoetan edo film paperaz estalita gordetzea, hobeto kontserba daitezen.

Erdiko eta goiko aldea
Apal horietan ipiniko ditugu gainerako produktuak, esaterako, esnekiak edo hestebeteak.  Dagoeneko prestatuta ditugun produktuak ere hortxe gordeko ditugu, ahal dela, tupper-etan edo estalkiz. film gardenaz... ondo estalita.

“Ireki ondoren tenperatura hotzean mantendu” adierazten duten produktuak ere erdialdeko apaletan jarriko ditugu. Zona hori 5 bat graduko tenperaturan egon ohi da.

Ez dute hotzik behar
Zerrenda luzea da, pentsatzen dugunaren kontrara, kontserbatzeko hozkailuko hoztasunik behar ez duten elikagaien zerrenda. Horietako bat tomatea da, giro-tenperaturara askoz zaporetsuago mantenduko baita. Hotzak bere heltze-prozesua eteten du, zuntzak kaltetuz eta zaporea kenduz.

Gauza bera gertatzen da fruta batzuekin – tropikalekin, esaterako, hala nola, ahuakateak, ananak, bananak… – eta hainbat barazkirekin – hala nola, piperrekin, kuiatxoekin edo alberjiniarekin – hobeto kontserbatzen dira hozkailutik kanpo.

Urdaiazpiko eta gazta onduak edo txokolatea ere zerrenda horretan sartu beharrekoak dira.Eta ez ditzagun patatak, baratxuria eta tipulak ahaztu; horiek guztiak leku lehorretan kontserbatu behar baitira.