Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Kafe barietateak eta haien ezaugarriak: aroma eta zaporea katilu bakoitzean

Ziur aski, beti hartuko duzu kafe marka bera. Goizeko katilu hori eguna ondo hasteko zure eguneroko errutinaren parte da. Baina, zer dakizu benetan goizero hartzen duzun kafeari buruz? Ba al dakizu ze barietate den eta zein diren haren ezaugarriak?

Kontuan hartu beharreko lehendabiziko gauza da pertsonak eta gustuak adina kafe dagoela. Bakoitzak bere lehentasunak eta erritualak ditu, baita ordutegiak ere. Baina xehetasun horietatik harago, esan behar dugu bi kafe multzo handi daudela, ale motaren arabera.

  • Hazi arabikoa: zetatsua, fruta-gustukoa eta kakao ukituekin. Etiopiakoa da jatorriz, eta mundu mailan hedatuena eta gehien kontsumitzen dena. % 1,5 inguruko kafeina-kontzentrazioa du.
  • Hazi sendoa: fuerteagoa eta mikatzagoa da, fruitu lehor eta zur ukituekin.Kafeina-kontzentrazio handiagoa du, gainera: % 2 eta % 3 artekoa.

Bestalde, kafe bat aukeratzerakoan, haren jatorriari ere erreparatu behar diogu, bakoitzak bere berezitasunak baititu, gustu bakoitzerako erakargarriagoa izatea edo ez izatea eragingo dutenak. Hauexek dira, haien jatorriagatik, ezagunenak diren kafeak:

  • Brasildarra:  melenga eta fruta-gustukoa.
  • Kolonbiarra: suabea eta aromatikoa.
  • Etiopiarra: bizia, lore eta zitriko ukituekin.
  • Kenyarra: bizia eta sendoa.  
  • Asiarrak/Pazifikokoak: indartsuak eta belar-zaporedunak (India, Java eta Sumatra, besteak beste)

Zer onura eskaintzen dizkigu kafeak?

Kafeina, modu neurritsuan kontsumituz gero, koipeak erretzeko aliatu bikaina da, metabolismoa azkartzen baitu. Gainera, organismoari esfortzu fisikoei aurre egiten laguntzen dio, baita burmuinari ere, haren funtzio kognitiboak hobetuz. Kafeinak dopamina eta norepinefrina gehitzen ditu; horregatik, kafea lan-une biziekin, azterketekin, gaua esna pasatzearekin eta antzekoekin lotu ohi da.

Kafeaz gozatzeak baditu bere onurak; horregatik, kafea kontsumitzeko beste modu batzuk proposatu nahi dizkizugu. Errezeta goxoak prestatzen erabil dezakezu, hala nola: