Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Kafe-hondarrak txokolatearekin

OSAGAIAK

(Lau lagunentzako)

25 gramo azukre

25 gramo arbendola-irin

15 gramo gari-irin

6 gramo kakao-hauts

5 gramo kafe ehotu  

20 gramo gurin

Gatz mineral pixka bat

Txokolate (% 70) koilarakada bat

Laranja bat

100 gramo esnegain

100 gramo txokolate-saltsa

NOLA PRESTATU

Aldez aurretik, berotu labea 145 º-tan. Gurina bigundu behar dugu, pomada-testura lortu arte.

Nahastu itzazu osagai guztiak bol batean, eta gehitu gurina, masa homogeneo bihurtzen den arte. Egin bolatxoak, eta jarri laberako paperez estalitako bandeja baten gainean. Sartu labean, 20-25 bat minutuz.

Urtu txokolatea mikrouhin-labean, 15 segundoko tartetan. Koilara batekin, txokolate-trazu bat marraztuko dugu, eta kafe-harkaitz pare jarriko dugu gainean. Gainetik, laranja-azala birrinduko dugu.

Harrotu esnegaina, eta plater batean banatuko dugu koilarakadaka, eta gainean jarriko dizkiogu kafe-hondarrak eta txokolate-saltsa.

  • POSTREAK
  • GOZOAK
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DENBORA: 30'-60'