Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Perretxiko salteatuak kafe-erredukzioarekin

OSAGAIAK

(Lau lagunentzako)

400 gramo perretxiko, askotarikoak

Baratxuri-atal bat

Oliba-olio koilarakada bat

Piperbeltza

Gatz minerala

500 ml ur

100 gramo kafe disolbagarri

80 gramo azukre

NOLA PRESTATU

Garbitu perretxikoak trapu umel batekin, eta moztu zati handitan.

Txikitu baratxuria, eta gorde.

Irakin kafea azukrearekin uretan pare bat minutuz, eta gehitu piperbeltz pixka bat.

Jarri baratxuria olio pixka batekin zartagin batean, eta gorritu pixka bat.

Gehitu perretxikoak, eta gorritu horiek ere.

Jarri uztai bat plater batean, eta sartu perretxikoak uztaiaren barruan. Bota inguruan kafe-erredukzioa.

  • LEHENAK
  • BIGARRENAK
  • BARAZKIAK
  • ENTSALADAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 0-30'
  • OSASUNGARRIA
  • ZELIAKOAK
  • BEGETARIANOA
  • BEGANOA
  • LAKTOSA GABEA