Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Trukuak

Janaria berpiztea: jakiei bigarren bizitza bat emateko sekretuak

Entsalada goxo bat egitera zoaz, baina ai ene!, letxuga hondatuta dago. Beno, “bada, ogitarteko bat jango dut”, pentsatzen duzu, baina, harria baino gogorragoa dagoen ogi zati bat bakarrik aurkitzen duzu. Gertatu al zaizu inoiz? Zure kasuan jakiok zaborrontzian amaitu bazuten, jakiak ez alferrik galtzeko gako batzuk emango dizkizugu.

Truku hauetako batzuk aspaldikoak dira. Gure aitona-amonek, eta haien gurasoek lehenago, dagoeneko erabiltzen zituzten janaria luzaroago kontserbatzeko trukuak. Zalantzarik gabe, kontserbak egitea edo produktuak gazitzea zen ohikoena.

Porruaren azkeneko hostoa ere aprobetxatzeaz gain, hondatzeko zorian zeuden produktuak berpizteko sekretu txikiak ere bazituzten, edo jaki 'zimelei' bigarren bizitza bat emateko trukuak. Hona hemen horietako batzuk:

Ogi gogorrari, ura

Gogortuta ogi-barra bat berreskuratzeko, nahikoa da pixka bat hidratatzea (urez gainetik lainoztatzea edo zapi heze batean biltzea) eta 5 bat minutuz labekatzea, 180 gradutara (edo 20-30 segundoz mikrouhin-labean).   Azkar ibili, berehala gogoratzen baita berriro!

Zereal bigunak, labera

Gosaritarako zerealak bigunduta baldin badaude, nahikoa da labean 100 gradutara sartzea, aluminiozko paperarekin estalita, lehenengo egunean bezala karraska dezaten.

Hotza luzoker eta azenarioentzat

Antzerako truku batekin –baina hotza aplikatuta– barazki batzuk berpiztuko dituzu. Azenarioak, adibidez, bigunduta baldin badaude, sar itzazu izozdun uretan gutxienez 30 minutuz, eta berriro hidratatuko dira.

Era berean, luzokerra da salba dezakezun beste ortuari bat. Moztu puntak eta jarri ur izoztuz betetako ontzi batean. Pare bat ordu barru beste itxura bat izango dute.

Ura eta limoia letxugarentzako

Letxugen bizitza luzatu nahi baduzu, luzaroago kontserba ditzakezu paper xurgatzailean bilduta. Baina lortu nahi duzuna baldin bada zimel samar dagoen letxuga bat berreskuratzea, sar ezazu ur hotz eta limoitan pare bat orduz.

Pasta lehorra, berpiztu ezazu ur epelarekin

Tupper batean makarroiak edo espagetiak (ondu gabe) baldin badituzu, eta pixka bat lehortuta baldin badaude, berotu itzazu berriro lapiko batean su geldoan eta ur pixka batekin. Ikusiko du a ze aldea.

Ba al duzu jakiak berpizteko beste trukurik? Konta iezaguzu!