Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Elikagaiak alferrik galtzearen aurkako 'Too Good To Go' mugimenduarekin bat egin dugu

Jasangarritasunaren arloan, BM Supermerkatuen lehentasunezko konpromisoetako bat da elikagai-hondakinak murriztea. Horregatik, beste urrats bat egin du supermerkatu-taldeak, “Too Good To Go” aplikazioarekin bat eginda; eguneroko produktu-soberakina aprobetxatzea ahalbideratzen du aplikazio horrek, produktu-sortak prezio murriztuetan salduta.

Hondakinak erabat desagerrarazteko helburura gehiago hurbiltzea xede duten BM Supermerkatuen beste ekintza jasangarri bat da ekimen hau, hondakinak kudeatzeko, bereizteko eta, birziklatzeko, tratamendu-plantetara garraiatzeko sistemarekin; Elikagaien Bankuei egunero elikagaiak ematearekin; eta plastikoa desagerrarazteko ekimenekin batera.

Too Good To Go mugikorretarako doaneko aplikazioa da, eta hari atxikita dauden supermerkatu, jatetxe eta beste komertzio batzuek erabiltzaileen eskura jartzen dituzte haien eguneroko janari-soberakinez osatutako sortak, prezio murriztuetan. 2018an iritsi zen aplikazioa Espainiara, eta 3,5 milioi janari-sorta salbatu dituzten hiru milioi erabiltzailez eta 9.000 establezimenduz osatutako komunitatea du dagoeneko.

600 sorta baino gehiago salbatu dugu

Ekainaren 1az geroztik, Bizkaiko 10 BM supermerkatu daude aplikazio horretan, eta 659 sorta salbatzea lortu dute lehenengo asteotan (2021eko ekainaren 1etik 28ra), % 93ko ratioarekin; 1.647,5 kg CO2 emisio aurreztearen baliokidea da hori, edo: 291.606 telefono-karga osorena, 3,6 eguneko dutxa batena, edo Madril-Bartzelona arteko zortzi hegaldirena.

Lehenengo esperientzia honen emaitzak positiboak izan direnez, datozen hilabeteotan BM supermerkatu gehiagok egingo dute bat ekimenarekin.

BASAURI: Kale Nagusia 32-34. 48970 BASAURI.

ERMUA: Zeharkalea 37. 48260 ERMUA.

DURANGO: Durangoko Tren Geltokia. 48200 DURANGO.

SESTAO: Marcos Grijalvo kalea 20. 48910 SESTAO.

GERNIKA: Urkieta kalea 6. 48300 GERNIKA.

MUSKIZ: San Martin industrialdea . 48550 MUSKIZ.

GETXO: Kasune kalea 17. 48991 GETXO.

BILBAO: Agirre Lehendakariaren hiribidea 90 – Benidorm kalea 2. 48015 BILBAO.

BILBAO: Santutxu kalea 31. 48004 BILBAO.

LEIOA: Ibaiondo plaza 3. 48940 LEIOA.