Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Denboraldiko produktua

Hegaluzea: nola gozatu udako arrain preziatuaz, lehortu dadin saihestuz

Badaude udaren etorrera ia egutegiak berak baino hobeto iragartzen duten produktuak. Kantauri itsasoko kostaldean, hegaluzea da horietako bat. Urtero, ekainetik urrira, arrain urdin hau iristen zaigu, bere elikaduraren oinarria diren arraintxo-sardei jarraituz; horrela, arrantzaleek, sukaldariek eta gastronomiaren zaleek irrikaz itxaroten duten kanpaina hasten da.

Hegaluzea: zergatik da horren berezia?

Askotan “atunaz” bakarrik aritzen garen arren, ez dira denak berdinak. Hegaluzea Thunnus alalunga espeziekoa da; atun zuria ere deitu ohi zaio, duen jaki zuriagatik, testura delikatuagatik eta zapore suabeagatik.

Kantauri itsasoan, teknika tradizionalak erabiltzen dira gehienbat hegaluzea harrapatzeko, hala nola xaxiango arrantza (amu bidezkoa); metodo hori selektiboagoa da, eta arrainaren kalitatea zaintzen laguntzen du eta, gainera, ez dira nahi gabe beste espezie batzuk harrapatzen.

Duen balio gastronomikoaz gain, hegaluzea nutrizio-profil oneneko arrain urdinetako bat da.

Zergatik da abuztuko produktua, eta nola aukeratu behar dugu?

Oraintxe da, hain zuzen ere, hegaluzea kontsumitzeko unerik aproposena: freskoago eta goxoagoa dago, eta duen testurari esker, sukaldeko protagonista nagusienetakoa da udan.

Arrandegian, hegaluze bat freskoa eta kalitatezkoa dela jakiteko, erreparatu begiei, distiratsu egon behar baitira, zakatzei (kolore gorri bizia izan behar dute), eta haragiaren trinkotasunari (trinkoa eta elastikoa izan behar da).

Arrain urdin honetan, duen nutrizio-profil paregabea nabarmentzen da: kalitate oneko proteinen, D bitaminaren eta omega 3 gantz-azidoen iturri bikaina da; gantz horiek funtsezkoak dira osasun kardiobaskularra babesteko.

Horregatik guztiagatik, adituek gomendatzen dute astean hainbat aldiz sartzea arraina gure elikaduran, arrain zuria eta urdina txandakatuz.

Ebaketa-pieza bakoitzak badu bere errezeta

Etekin gastronomikorik handiena ateratzeko, funtsezkoa da ebaketa-era egokiena aukeratzea, kozinatu behar duzunaren arabera.

  • Mendrezka: zatirik urtsuena eta preziatuena da, koipe-infiltrazio handiagoa duelako. Paregabea da labean edo plantxan prestatzeko.
  • Trontzoa: trinkoagoa da, eta ondo datorkie marmitakoei, gisatuei eta salteatuei, besteak beste.
  • Kokotea eta beste pieza batzuk: oso egokiak dira saldak edo arrain osoa aprobetxatzen den plater tradizionalak prestatzeko.

Sekretua, lehortu ez dadin

Hegaluzea kozinatzerakoan egiten den akatsik ohikoena izaten da kozinatze-denborarekin pasatzea. Beste arrain urdin batzuekin gertatzen den bezala, gehiegizko berotasunak urtsutasuna galaraz diezaioke.

Hori saihesteko hutsik egiten ez duen trikua da tenperatu altuan gorritzea denbora labur batez, barrualdea urtsu eta gorrixka mantenduz. Gisatuta prestatzen baduzu, itzali sua eta bota hegaluze zatitxoak azkeneko minutuan, gisatuak berak duen berotasunarekin egin daitezen.

Plater beroez harago, oso moldakorra da hegaluzea, eta aukera hotz ugari daude, hala nola entsaladak, tatakiak eta eskabetxeak.

Gogoan izan BM Supermerkatuetan hegaluzea aurkituko duzula bere sasoian, arrandegira freskotasun-baldintza onenetan iristeko hautatua.

 

Zein da hegaluzea prestatzeko zure errezeta gogokoena? Marmitakoa, mendrezka plantxan edo entsaladan duzu nahiago? Konta iezaguzu FacebookenX-enInstagramen edo TikTok-en.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.