Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Hegaluze tatakia sesamoarekin

Hegaluzea mazeratuko dugu japoniar gastronomiaren plater tipiko bat prestatzeko: hegaluze-tatakia barazki entsaladarekin.

OSAGAIAK

Hegaluze fresko trontzo 1
Tipulin zurtoinak
Azenario 1
Piper berde 1
Martorri freskoa
2 Piku
Soja saltsa
2 lima
Gatza
Oliba-olio birjina estra
Sesamoa

PRESTATZEA

Hegaluzea garbitu, azala, hezurrak eta zati ilunak kenduz, eta lau zatitan moztu.

Gatz apur bat bota eta ontzi batean jarriko ditugu, lima-zukuaren eta soja saltsaren neurri bereko nahasketarekin estaliz. Martorria nahierara erantsiko diogu.

Tarte batez hotzean gordeta utzi, eta, bitartean, entsalada prestatuko dugu. Tipulin zurtoinak makilatxo oso finetan ebakiko ditugu, eta piper berdea, berriz, julianan.

Hegaluzeari mazerazio-zukua xukatu (ordu erdiz gutxienez utzi behar da) eta sesamoan pasatu.

Olio tanta bat bota zartagin itsasgaitz batean eta zatiak su bizian gorritu. Oso azkar egin behar da, hegaluzea ez baita guztiz egin behar.

Hegaluzea xerratan ebaki eta era berean ebakitako pikuez lagunduta aurkeztu. Lima baten azala arraspatuko dugu gainean.

Barazkiak eta martorri txikitua dituen entsaladarekin lagunduko dugu platera, olioz eta mazerazio-zukuz ondu ondoren. 

  • LEHENAK
  • BIGARRENAK
  • ARRAINAK ETA ITSASKIAK
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DENBORA: 30'-60'
  • OSASUNGARRIA
  • ZELIAKOAK
  • LAKTOSA GABEA