Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Trukuak

Ausart zaitez arrainarekin: errezeta ezberdinetarako, arraina mozteko modu ezberdinak

Arraina sukaldaritza mediterraneoko jaki nagusienetakoa da, eta badago horretarako arrazoirik. Goxo-goxoa eta osasungarria da, ezinbestekoa dieta orekatu orotan, duen nutrizio-balio handiagatik, omega 3, proteina eta bitamina kopuru handia baitu.

Arrain zuria –hala nola legatza, berdela eta bakailaoa– zein arrain urdina sardinak, antxoak eta hegaluzea, esaterako–, itzela da gure asteko menua hiruzpalau erraziorekin aberasteko dugun aukera. 

Prestatzeko erraza da, gainera, arraina. Ez zara abila arraina mozten? Ez zaitez kezkatu, BM Supermerkatuetako arrandegietan nahierara prestatzen dizute. Nolanahi ere, zuk zeuk ere egin dezakezu nahi izanez gero.

Funtsezkoa da errezeta bakoitzerako arraina mozteko moduak ezagutzea; horrela, ahalik eta etekinik handiena aterako diozu. Hona hemen arraina mozteko 6 modu ohikoenen gida labur bat, nondik hasi jakin dezazun.