Marmitakoa
OSAGAIAK
(Lau lagunentzako)
Kilo erdi hegaluze, puskatan
250 gramo tipula
2 baratxuri-atal
100 gramo piper berde
100 gramo piper gorri
2 piper txorizero
300 gramo tomate heldu
10 cl olio
Koñak kopa erdi
Txakolin kopa erdi
800 gramo patata
Ura edo salda
Gatza
Osagai minen bat
NOLA PRESTATU
Izerditu txikitutako tipula. Gehitu baratxuria, piperrak (txikituta) eta txorizeroen mamia.
Ondoren, gehitu tomate heldua, zurituta, pipitarik gabe, eta zatitxotan. Bota koñaka eta txakolina.
Gehitu patatak, eta estali fumetarekin. Gazitu ezazu pixkanaka.
Patatak ondo eginda daudenean, estali lapikoa eta itzali sua.
Gehitu hegaluze zatiak. Utzi jalkitzen 10 minutuz. Nahastu ondo, eta zerbitzatu.
- LEHENAK
- BIGARRENAK
- PLATER BAKARRAK
- ARRAINAK ETA ITSASKIAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 30'-60'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- HAURRAK
- LAKTOSA GABEA
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.